Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Eskola asegurua

Ondoren prozedura orokorraren aurkezpena egiten da.

Zer da Eskola Asegurua?

28 urtez beheko ikasleak babesten dituen Asegurua da, DBH ko 3. mailatik unibertsitateko hirugarren ziklo arte, eskola istripua, gaixotasuna edo sendiko ezbeharrik gertatuz gero. Horretarako, medikuntzako, farmaziako eta ekonomia alorreko prestazioak eskaintzen ditu, kasuaren arabera.

Zein izapide egin behar dira?

Ondoko hau aurkeztu beharko da:

  • Dagokion eskaera-eredua.
  • Nortasuna eta eskubidea eragiten duten arrazoiak egiaztatzeko beharrezko dokumentazioa.

 Non izapidetzen da?

Adierazitako eskaera eta dokumentazioa Gizarte Segurantzaren edozein Informazio eta Arreta Zentrotan aurkeztu beharko da.

Eskubidea onartzea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (GSIN) dagokio.

Noiz eskatu behar dira osasun prestazioak?

Eskolako istripuen kasuan izan ezik, osasun prestazioak laguntza jaso aurretik eskatu beharko dira.

Zein epe daude  prestazio ekonomikoak eskatzeko?

Eskola istripuagatiko prestazioak: urtebete.

Ehorzketa gastuak, familiako ezbeharra eta beste prestazio ekonomiko batzuk: bost urte.

Complementary Content
${loading}