Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Enplegua Aktibatzeko Programa

Prozedura

Informazio orokorra

Helburua:

Aldi baterako programa zehatza eta berezia da, epe luzeko langabeei zuzendutakoa. Enplegu Zerbitzu Publikoek kudeatzen dituzten politika aktiboak biltzen ditu, enplegukoak eta lan-bitartekaritzakoak. Proiektuaren helburua lan-merkatura bueltatzeko aukerak areagotzea da. Horrez gain, diru-laguntza ere eskaintzen du, Itsasoko Gizarte Institutuak kudeatzen duena, enplegurako politika aktibo horietan parte hartzeari lotuta dagoena.

Erakunde Eskuduna:

ISM

Onuradunak:

2014ko abenduaren 1ean Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunean enplegu-eskatzaile gisa izena emanda duten Itsasoko Langileak, programara batzeko eskaera egiten den egunean baldintza hauek betetzen badituzte.

Baldintzak:

Programara batzeko eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko balio duten eta eska litezkeen dokumentuak  

Informazio gehiago betekizunei buruz

Zenbatekoak:

Programak dirauen bitartean, diru-laguntza bat jasoko du, hilean 426 eurokoa, gehienez ere 6 hilabetez. 

Epeak: Enplegua Aktibatzeko Programan onartua izateko Eskaera 2016ko apirilaren 15a baino lehen bete beharko da.
Horrez gain, baldintza orokorrak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak ere aurkeztu beharko dira. Eskaera egin eta hilabete igarotzen denean, 10 eguneko epean, enplegua modu aktiboan bilatzen ari dela egiaztatu beharko du.
Banakako tutorearen eta enpleguko banakako ibilbide pertsonalizatuaren (IPE) esleipena, Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunaren eskutik
Inprimakiak:

Non Bideratu?:

Bizitokiaren arabera dagokion ISMren Zentroan.
Bulegoak Programara batzeko eskaeraren kopia helaraziko dio Enplegu Zerbitzu Publiko eskudunari.

Beste datu interesgarri batzuk:

Bateragarria da besteren konturako lanarekin.

Informazio gehiago bestelako datuei buruz

Complementary Content
${loading}