Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Oro har,  haien lana burutzen ari diren herrialdeko Gizarte Segurantzaren legedia jarraituko dute langileek.  Hori bai,  aldi baterako desplazamendua bada Espainiako Gizarte Segurantzako araudia manten dezakete, ondoren aipatutako termino eta baldintzetan

Espainiako eta Txileko langileentzat baino ez.

Hasierako Lekualdaketa

Inoren konturako langileentzat, Espainiako enpresa batean jarduten dutenak eta enpresak berak desplazatzen dituenak aldi baterako Txilen lan egiteko eta norbere kontura lan egin eta aldi baterako Txilera joaten diren langileentzat, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo Administrazioren batean, desplazamenduko ziurtagiria eskatuko da.

Bideratu beharreko inprimakia

Enpresak edo norbere konturako langileak TA.200 ereduaren   bidez egingo du ekaera "Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzeko eskaera.-Hasierako desplazamenduak" eta horrekin batera, E/CHL-3 inprimakia   "Legedi aplikagarriari buruzko ziurtagiria", hirukoizki beteta.

Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak luzatutako inprimakiak, langileak, desplazamendu horretan, Espainiako Gizarte Segurantzako legediaren menpean jarraitzen duela egiaztatzen du, eta ondorioz, Kanadako Gizarte Segurantzara kotizatzetik salbuetsita dago.

Gainera Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak luzatutako osasun-laguntzako inprimakia izan beharko dute.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketaren gehineko iraupena hiru urtekoa da.

Ohiko luzapena

Inoren konturako langileek hasieran aurreikusitako hiru urteko epealdi hori luzatu behar badute, enpresariak edo langileak Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzea baimendutako epealdia amaitu baino lehen eskatu beharko du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Prozedura Berezien Zuzendariordetza Nagusian.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenaren eskaera TA.202 ereduan   egingo da "Iart 17 CEE  1408/71 eta bi aldeen arteko hitzarmenen luzapenekoak" eta behar bezala beteta dauden E/CHL-2  "Desplazamenduaren luzapena" inprimakiaren lau kopia igorriko dira, beste herrialdera ere bidaltzeko.

 

Txileko Gizarte Segurantzak luzatutako inprimaki horrek, baimendutako epealdian langilea Espainiako Gizarte Segurantzako araudiaren mendean dela egiaztatzen da.

Gainera Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak luzatutako osasun-laguntzako inprimakia izan beharko dute.

Baimendu beharreko epea

Luzapenerako gehieneko epealdia bi urtekoa da.

Bestelako lekualdaketak

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

    • espainian egoitza duten hegazkin-konpainietako hegaldiko pertsonala eta jarduera bi herrialdeetan duena.
    • Espainiako bandera duten itsasontziak.

Baimena E/CHL-1 ereduaren bidez luzatuko da, "Araudi aplikagarriari buruzko ziurtagiria". Enpresak, inprimaki honen hiru aleez gain,  IADZ -200.

Afiliazioaren eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorra.

Honakoen lekualdaketari dagokionez:

    • Txilera bidalitako funtzionario espainiarrak, Diplomazia eta Kontsul Misioetako pertsonala izan ezik.
    • Lankidetza misioan bidalitako pertsonak,

Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak E/CHL-1 inprimakia luzatuko du lekualdaketak irauten duen denborarako, Organismo Publikoak, enpresak edo langileak eskatuta. Inprimaki honen hiru aleez gain,  TA-200 eskaria aurkeztuko da.

Honakoen lekualdaketari dagokionez:

    • Espainiako Diplomazia Misioetan edo Kontsul Bulegoetan Txilen lan egiten duten espainiarrak.
    • Aurrez aipatutako Bulego edo Misioetako ordezkarien zerbitzu pribaturako langileak,

Espainiako Gizarte Segurantzako araudia aukeratzen dutenentzat, Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Pprozedura Berezietako Zuzendaritzaordeak E-CHL-3 inprimakia luzatuko du, "Aukeraketako eskubidea", desplazamenuaren iraupen osorako, Erakunde Publikoak edo langileak eskatuta, hiru kopiatan aurkeztu beharko duena.

Bestelako salbuespenak.

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Norbere konturako enpresa edo langileak eskaera TA.202  inprimakiaren bidez egingo du , "Espainiako Gizarte Segurantzako araudia mantentzeko eskaera, 1408/71 EEE Erregelamenduaren 17. artikuluaren eta Aldebiko Hitzarmenen bestelako luzapenen arabera".

Txileko Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak E/CHL.1 inprimakia luzatuko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.

Gainera Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak luzatutako osasun-laguntzako inprimakia izan beharko dute.

 
Complementary Content
${loading}