Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Lekuz aldatutako langileak

Oro har,  haien lana burutzen ari diren herrialdeko Gizarte Segurantzaren legedia jarraituko dute langileek. Hori bai,  aldi baterako desplazamendua bada Espainiako Gizarte Segurantzako araudia manten dezakete, ondoren aipatutako termino eta baldintzetan.

Bi herrialdeetako besteren konturako eta norbere konturako langileei aplikatzen zaie, edozein izanik ere haien nazionalitatea. 

Hasierako lekualdaketa

Espainiako enpresa batean jarduera garatzen duten eta enpresak jarduera garatzera aldi baterako Argentinara bidaltzen dituen besteren konturako langileentzat eta Espainian jarduera garatzen duten eta jarduera garatzera aldi baterako Argentinara joaten diren norbere konturako langileentzat Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Probintziako Zuzendaritzan edo haren Administrazioetan lekualdaketari dagokion ziurtagiria eskatuko da.

Bideratu beharreko inprimakia

Norbere konturako enpresak edo langileak TA.200 ereduaren   bidez egingo du eskaera  "Gizarte Segurantzaren Espainiako legedia mantentzeko eskaera. - Hasierako lekualdaketak" eta horrekin batera aurkeztuko du E-ARG F0.1 E-ARG F0.1 inprimakia "Aldi baterako lekualdaketarako ziurtagiria" ale hirukoitza beteta.

Probintziako Zuzendaritzak edo dagokion Administrazioak igorritako formularioak herrialde horretarako lekualdaketan Gizarte Segurantzako Espainiako legediaren mende dagoela egiaztatzen du, eta ondorioz, Argentinako Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.

Baimendu beharreko epea

 Desplazamenduaren gehieneko epealdia hogeita lau hilabetekoa da, inoren konturako zein norbere konturako langileentzat. 

Luzapen arrunta

Herrialde horretako lekualdaketa aurrez adierazitako epea baino gehiago luzatu behar baldin bada, enpresarioak edo  norbere konturako langileak luzapen eskaera egin beharko du, hogeita lau hilabeteko epea amaitu baino hiru hilabeteko aurrerapenarekin, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Borondatezko Epeko Izen-emate, Afiliazio eta Bilketaren Azpizuzendaritza Nagusian. Erakunde horrek Argentinako erakunde eskudunari eskatuko dio hasierako lekualdaketaren luzapena; eta behar bezala justifikatu beharko da.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenaren eskaera TA.202 ereduan   egin beharko da "Espainiako Gizarte Segurantzako araudia mantentzeko eskaera, 1408/71 erregelamenduaren 17. Iart. EEE  eta Aldebiko Hitzarmenen bestelako luzapenen arabera" eta Aldebiko Hitzarmenen bestelako luzapenen arabera eta horiekin batera E-ARG F.2 inprimakia "Aldi baterako desplazamenduaren luzapena", lau kopiatan, beste herrialdera bidaltzeko.

Argentinako Gizarte Segurantzak igorritako formulario horrek baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko du.

Baimendu beharreko epea 

Luzapenaren gehieneko epea ez dago zehaztuta  Hitzarmenean.

Beste lekualdaketa batzuk

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

  • Espainian egoitza duten eta jarduera bi herrialdeetan garatzen duten aireko garraio enpresetako langile ibiltariak.
Bideratu beharreko inprimakia

Eskaera Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Probintziako Zuzendaritzan edo haren Administrazioan egingo da, E-ARG F.1 inprimakia aurkeztuta "Aldi baterako lekualdaketa ziurtagiria", ale hirukoitzean beteta.

Enpresak, inprimaki horrekin batera,  TA-201 eskaera aurkeztuko du.

Afiliazioaren eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorra.

Hauei dagozkien lekualdaketak izapidetzeko erakunde eskuduna da:

  • Argentinan Kontsul bulegoak eta Misio diplomatikoen zerbitzurako administrari, teknikari eta zerbitzuko langileak, funtzionario publikoen baldintza badute
  • Lankidetza misioan bidalitako pertsonak.

Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Nagusiak E-ARG F.1inprimakia igorriko du "Aldi baterako lekualdaketa ziurtagiria", Erakunde publikoak edo langileak hala eskatuta.

Honakoen lekualdaketari dagokionez:

  • funtzionario publikoen  izaerarik ez duten eta jarduera Argentinan Misio Diplomatikoetan  edo Espainiako Kontsul Bulegoetan egiten duten espainiarrak
  • Misio Diplomatiko edo Bulegoetako kideen zerbitzu pribaturako langile espainiarrak

Espainiako Gizarte Segurantzako araudia aukeratzen dutenentzat, Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Pprozedura Berezietako Zuzendaritzaordeak E-ARG F.3 inprimakia luzatuko du, "Aukeraketako eskubidea", desplazamenuaren iraupen osorako, Erakunde Publikoak edo langileak eskatuta, hiru kopiatan aurkeztu beharko duena.

Bestelako salbuespenak.

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Norbere konturako enpresak edo langileak TA.202 ereduaren   bidez egingo du eskaera "1408/71 EEE Araudiaren 17. artikulua aplikatuz Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia mantentzeko eskaera eta Bi aldeko Hitzarmenak luzatzeko beste eskaera batzuk".

Argentinako Gizarte Segurantzak adostasuna emandakoan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Borondatezko Epeko Izen-emate, Afiliazio eta Bilketaren Azpizuzendaritza Nagusiak E-ARG F1 inprimakia igorriko du , baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko duena.

         
Complementary Content
${loading}