Kuoten hobariak Ceuta eta Melilla hirietako norbere konturako enpresei eta langileei dagokienean
Otsailaren 26ko TAS/471/2004 Aginduak (otsailaren 27koBOE ), Ceuta eta Melillako hirietako enpresa eta norbere konturako langileekiko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateraginaren Hogeita hamargarren Xedapen Gehigarriaren 2 atalak ezarritako kuoten hobarien ezarpenerako arauak ezartzen dituena, hauxe ezartzen du 2 artikuluan:
"Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Hogeita hamargarren Xedapen Gehigarriaren 2 atalean ezarritako kontingentzia arruntengatik kuoten hobariak, baita langabezia, lanbide hezkuntza eta soldatak bermatzeko funtsetik kuoten hobariak ere, Ceuta eta Melilla hirietako lurraldean dauden lantokietan lan egiten duten besteren konturako langileekiko eta parekoekiko aplikagarri izango dira, elkarlaneko kooperatibetako kideak barne, Merkataritza, Ostalaritza eta Industriako sektoreetan (Energia eta Ura salbu) soil-soilik koadratutako edozein jardueretan aritzen badira, eta bidai-agentzietako, bidaia-agentzia handizkarietako eta turismo laguntzarako bestelako jardueretan aritzen badira, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN -93) onartzen duen abenduaren 18ko 1560/1992 Errege Dekretuan biltzen diren jardueren sailkapenaren arabera.
Era berean, Norbere Konturako Langileen eta Autonomoen Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezian koadratuta dauden langile autonomoen kontingentzia arruntengatiko kuotei aplikatu zaizkie hobari hauek, izaera hori duten elkarlaneko kooperatibetako kideak barne, jarduera berdinetan aritzen direnean eta Ceuta eta Melilla hirietan aritzen direnean."
Enpresaren kuoten ehuneko 40ko hobari ezartzen da Kontingentzia arruntegatik, baita baterako diru-bilketa kontzeptuengatik ere (langabezia, FOGASA eta lanbide hezkuntza), dagokionean.
Agindu honetan arautzen diren kuoten hobariak automatikoki dagozkien kotizazio dokumentuetan aplikagarri izango dira, hauek aplikatzeko indar epearen hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera (Besteren Konturako Erregimenentzat, apirileko aurkezpen epetik aurrera, 2004ko martxoko likidazio epealdia; Autonomoen Erregimen Bereziarentzat, 2004ko apirileko likidazio-epealdiari dagozkion kuotetan). Hauen iraupena bi urtekoa izango da.
Hobari hauek, oro har Enpleguaren Sustapenerako Programetan ezarritakoekin bateragarri izango dira, ezartzen diren hobarien baturak ehuneko 100 baino handiago ezingo duelarik izan, eta Estatuko Enplegu Publikorako Zerbitzuari kargura finantzatuko dira.
- RED Sistema
- FAN fitxategian hobariak bete
Hobari hauek islatzeko konpentsazioen/hobarien kode berria sortu da:
EDLCD20: "Ceuta eta Melilla hobariak"
20 kodea duten hobarien batura honako segmentuan gehituko dira:
EDTCD20: "Ceuta eta Melilla hobaria osora"
Hobari hauen zenbatekoa EDTCA60 segmentuan gehituko dira, "Hobarien, diru-laguntzen eta konpentsazioen batura". - Balioztatzeak
CD20 kodea onartuko da honako baldintzak betetzen badira:- Kotizazio Kontuaren Kodea Ceuta (51) edo Melilla (52) probintziekin bat egin beharko dute.
- Likidazio-epealdiak, 2004ko martxokoa edo beranduagokoa izan beharko du.
- Erregimen guztietan onartzen da hobari hau, 0112n (Erregimen Orokorra. Artisten Kolektiboa), 0613n (Nekazaritzako E. Berezia) eta 08xx-n (Itsasoko Erregimen Berezia) izan ezik.
- Kotizazio Kontuaren Kodeak hobari hauetarako onartutako jarduera ekonomiko bat loturik duela egiaztatuko da: Merkataritza, Ostalaritza eta Industria (Energia eta Ura salbu), eta bidai-agentzietako, bidaia-agentzia handizkarietako eta turismo laguntzarako bestelako jarduerak.
- Kotizazio Kontuaren Kodea Ceuta (51) edo Melilla (52) probintziekin bat egin beharko dute.
- FAN fitxategian hobariak bete
- TC2 Normalizatua.
"Dedukzioak" ataleko "Kodea" laukian islatuko da hobari hau, 20 kodearekin "Ceuta eta Melilla hobaria".
Hauen guztien zenbatekoa "EEZPren kargurako hobariak eta murrizpenak" laukian gehituko da eta TC1 sortako ereduaren 601 laukira eramango da, "Langebezi Patzialeko Hobariak, Diru-laguntzak eta Konpentsazioak". - Langile Autonomoen Erregimen Berezian hobarien ezarpena.
Autonomoen Erregimen Bereziko langileengatiko hobariak, hauen aplikatze eremuaren barne badaude, TC1/15 ereduaren "Hobaria/Dirulaguntza" laukian idatziko dira.