Kontribuzio Mailako Langabezia Prestazioa

Prozedura

Prestazio Prozedura Kontribuziopeko Langabeziarengatik

Informazio Orokorra


Helburua:

Prestazio ekonomiko hau lan egin ahal  izanik eta hala nahita, enplegua galtzen duten edo beren ohiko lanaldia aldi batez, gutxienez, heren batean murrizten zaien langileei ematen zaie, enpleguaren erregulazio espedientearen arabera; betiere, soldata proportzio berean murrizten bada.

Onuradunak:

Besteren konturako langile guztiak, soldata jasotzen dutenak nahiz parteagatiko ordainsaria jasotzen dutenak, Langabeziagatik kotizatzea aurreikusita badute.

Baldintzak:
  • Gizarte Segurantzan afiliatuak eta alta egoeran edo altara asimilatuta.
  • Langabeziako legezko egoeran egotea.
  • Egiaztatzea aktiboki enplegua bilatzeko prestutasuna dagoela eta kokamendu egokia onartzeko prestutasuna, hau sinatuz: jarduera konpromisoa.
  • Gutxienez, 360 eguneko kotizazio-epea izatea langabeziako legezko egoeraren aurretiko sei urteen barruan edo kotizatzeko betebeharra amaitu zenean.
  • Erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea izateko adin arrunta betetzeke izatea.
Zenbatekoak:
  • Oinarri Arautzailearen % 70 lehen 180 egunetan.
  • Oinarri Arautzailearen % 50 gainerako prestazio-epean zehar.

Prestazioaren zenbatekoa ezingo da, inolaz ere, ezarritako zenbatekoen azpitikoa edo gainetikoa izan.

Prestazioaren iraupena:

Azken 6 urtetan kotizatutako okupazio-epearen arabera kalkulatzen da.

Informazio gehiago prestazioaren iraupenari buruz

Epeak:

Eskubidearen sorrera:

  • Langabeziaren legezko egoeraren hurrengo egunetik, 15 eguneko eskaera-epe batekin.
  • Epez kanpo eskatzen bada, eskubidea eskaeraren egunean abiatuko da. Eskaera egin beharko zatekeen egunetik eskaeraren data errealera bitarteko egunetan prestazioa galdu egingo da.
  • Ordaindutako urteko oporrak hartu ez badira, haiek amaitu eta hurrengo 15 egunen barruan egin beharko da eskaera.
  • Izapide-aldiko soldatarekin bat datorren epe jakin bat egonez gero, eskubidea epe hori amaitzean abiatuko da.

 Azken bi kasuetan, aipatu epeak adierazi egin beharko dira Enpresa Ziurtagirian.

Informazio gehiago epeei buruz

Inprimakiak:
Dokumentazioa:
  • Langabeziagatiko Prestazioaren Eskaera eredu normalizatuan.
  • Legezko Langabezia-egoera egiaztatzeko agiria .
  • Eskatzailearen eta berekin bizi diren edo bere ardurapean diren eta eskaeran agertzen diren seme-alaben identifikazioa, indarreko agiri original hauen bidez.
  • Espainian bizi ez diren seme-alaben identifikazioa eta haien lan-egoeraren egiaztagiria.
  • Kasu partikular bakoitzean langabeziaren prestazioa aitortzeko, eta Zentroak indarreko araudia betez,  ISMk  beharrezko modura eskatzen duen beste edozein


Informazio gehiago dokumentazioari buruz

Non bideratu:

Helbidez dagokizun Itsasoko Gizarte Institutuaren Zentroan edo interneten, SEPE zerbitzuaren gune elektronikoaren bidez, helbide honetan https://sede.sepe.gob.es/contenidosSede/generico.do?pagina=/sede_virtual/sv00A.html

Beste datu interesgarri batzuk:
 
Complementary Content
${loading}