Txertaketako Errenta Aktiboa

Procedimiento

Txertaketako Errenta Aktiboaren Programaren Prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Programa bat da, eplegu politika aktiboko neurriak hartzen dituena. Programaren helburua, lan-txertaketa handitzea eta txertaketako errenta aktiboa deritzon prestazioa ordaintzea da, soldata ordainketa ez dakarten enpleguko politika aktiboaren alorrean ekintzak egitearekin harremana duena.

Erakunde eskuduna:

ISM

(*) IGIko Zuzendaritza Probintzialek aplikatuko dituzte enpleguko politika-aktiboko neurriak. Zuzendaritza Probintzial hauek, ez dute transferiturik izango aipatu materia hau dagozkien Elkarte Autonomoetara.

Onuradunak:

Itasoko Langileak, hirurogeita bost urte azpiko langabetuak, programan sartzeko eskaera-datan, beharrezko baldintzak betetzen dituztenak.

Baldintzak:
  • Berrogeita bost urte beteta izatea.
  • Enplegu Zerbitzu Publikoa hamabi hilabetean edo gehiagoan. 
  • Kotizaziopeko langabezia-prestazioa edota Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 3. tituluan ezarritako laguntza-mailako langabezia-prestazioa iraungita izatea, iraungitze hori, zigor bat ezartzeagatik gertatu bada salbu, eta kontingentzia horrengatiko babesa izateko eskubiderik ez badu. Ez zaie eskatuko itzulitako langile emigratzaileei ez eta genero edo etxeko indarkeriarne biktimak direla egiaztatzen dutenei ere.
  • Hileko zenbaketan Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren %75 gainditzen ez duen inolako errentarik ez izatea, bi aparteko pagaren zati proportzionala kontuan izan gabe.
  • Txertaketako errenta aktiboaren onuradun izan ez izana. Programan sartzeko eskubidearen-eskaera egin zen data aurreko 365 egun naturaletan, %33 edo gehiagoko elbarritasuna edo genero edo etxeko indarkeriaren biktima izaera dutenen kasuetan izan ezik.
  • Txertaketako errenta aktiboaren programan hiru aldiz onuradun izan ez izana, nahiz eta errentaren gehieneko epeaz gozatu ez izan.
  • Bestelako onuradunak:

    • %33 edo gehiagoko elbarritasuna egiaztatzen duten langileak, beti ere aipatu baldintzak betetzen badituzte, 45 urtetik gorakoa izatea izan ezik.
    • Eskaera aurreko 12 hilabeteetan atzerritik bueltatu diren langile etorkinak, Espainiatik irten zirenetik gutxienez sei hilabetez lan egin badute, beti ere baldintza guztiak betetzen badituzte, azken hilabeteetan langabetu izena emanda egon izana izan ezik.
    • Administrazio eskudunak genero-indarkeriaren kaltedun izaera egiaztatuta duten eta enplegu-eskatzailetzat izena emanda duten langileak, beti ere aurreko baldintza guztiak betetzen badituzte, adinaren eta azken hamabi hilabeteetan izena emanda izatearen baldintzak izan ezik.
    • Baliaezintasuneko kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenak, pentsioa jasotzeko baldintza guztiak betetzen badituzte, hileko zenbaketan bi aparteko pagaren zati proportzionala kontuan izan gabe lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 gainditzen ez duten baldintza izan ezik, beti ere jasotzeari utziko diotela egiaztatzen dutenean.
Zenbatekoak:

Indarrean den Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoaren %80.

Osasun-laguntzei, edo hala badagokio, familia-babesari dagokion Gizarte Segurantzarako kotizazioa.

Informazio gehiago zenbatekoei buruz

Epeak:

Eskubidearen sorrera:

  • Eskaera ondoko egunetik.

Ordainketa:

  • Txertaketako errenta aktiboa programan onartzeko eskaera ondoko egunetik aurrera jasoko da.

Iraupena:

  • Errentaren gehieneko iraupena hamaika hilabetekoa da.
Inprimakiak:

Eskaeraren eredu ofiziala

Dokumentazioa:
  • Eskaera ofiziala
  • Eskatzaile eta seme-alaben identifikazioa.
  • Ziurtagiria, hala badagokio, eskatzaileak, ezkontideak eta seme-alabek eskaera aurreko hilabetean  izandako diru-sarrerena.
  • Elbarritasun ziurtagiria, elbarritasunen bat izateagatik programan sartzen bada.
  • Probintzia bakoitzeko Gobernuaren Ordezkaritza edo Azpiordezkaritzetako Laneko Arloaren ziurtagiria programara langile emigrantea izateagatik sartuz gero.
  • Genero-indarkeriaren kaltedun izaeragatik programan sartuz gero, epai irmoa, babes judizialeko agindua, Ministerio Fiskalaren txostena edo genero-indarkeriaren kaltedun izaeraren administrazio publiko eskudunak luzatutako ziurtagiria.
  • Asistentzia-mailako baliaezintasuneko pentsioaren onuraduna bada, txertaketako errenta aktiboa jasotzen hasten deneko datatik pentsioaren etenaldiari buruzko administrazio eskudunak luzatutako ziurtagiria.
  • Bestelako edozein, indarrean den araudiaren arabera, Enplegu-Bulegoak beharrezkotzat jotakoa kasu bakoitzaren arabera, txertaketako errenta aktiboaren programan sartzeko.
Non izapidetu behar da?

Zure helbideari dagokion Itsasoko Gizarte Institutuaren Zentroan, zuzenean, edo Internet bidez, SEPEren egoitza elektronikoan, helbide honetan: https://sede.sepe.gob.es 

Beste datu interesgarri batzuk:
Complementary Content
${loading}