Umezurtz pentsioa

Prozedura

Gizarte Segurantzaren zurztasun pentsioaren prozedura

Informazio orokorra


Helburua:

Prestazioa sortzen duen pertsonaren heriotzak eragiten duen premia ekonomikoko egoera babestea.

Onuradunak:

Hildako kausatzailearen seme-alabak eta, zenbait kasutan, bizirik dirauen ezkonlagunak edukitakoak:

  • 21 urte baino gutxiago dituztenak edota ezintasun iraunkor absolutua zein elbarritasun handia duten 21 urte baino gehiagokoak.
  • 21 urte baino gehiagokoak eta 25 urte baino gutxiagokoak, norberaren zein besteren konturako lanik egiten ez dutenean, edota lan egiten dutenean, lortutako diru-sarrerak une bakoitzean ezarritako lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak direnean. Zurtza ikasten ariko balitz eta ikasturtean zehar 25 urte beteko balitu, zurztasun-pentsioa jasoko luke hurrengo ikasturtearen hasiera-hilaren ondorengo hilaren lehenengo egunera arte.

Zurztasun bakuneko kasuetan, hau da, gurasoetako batek bizirik dirauenean,  25 urteko adin-muga pixkanaka ezarriko da, 2014ko urtarrilean erabat ezarri arte .

Kausatzailea:

Hildako edota desagertutako pertsona, zeinaren heriotzak prestazioa jasotzeko eskubidea sortzen baitu.

Informazio gehiago Kausatzaileari buruz

Baldintzak:

Heriotza 2008-1-1a baino lehenagokoa izanez gero, beharrezkoa izango da kotizazio-aldi jakin bat egiaztatzea, hildakoaren lan-egoeraren eta heriotzaren kausaren arabera aldatuko dena:

  • Altan edota altarekin parekatutako egoeran, 500 egun heriotza gertatu baino lehenagoko 5 urteetako aldi iraunkorraren barruan edota 15 urte langile-denbora osoan zehar.
  • Altan egon gabe: 15 urte langile-denbora osoan zehar.
  • Pentsiodunak: Ez da kotizazio-aldirik eskatzen.

Heriotza  2008-1-1aren ostekoa izanez gero eta hildakoa alta-egoeran edota altarekin parekatutako egoeran egonez gero, ez da aurretiko kotizazio-aldirik eskatzen.

Halaber, ez da aurretiko kotizazio-aldirik eskatzen, heriotza istripu edota gaixotasun profesionalak eraginda denean.

Zenbatekoa:

Diru-laguntza kasu bakoitzean dagokion oinarri arautzaileari %20ko portzentajea aplikatuz kalkulatzen da, oinarri arautzailea desberdina da heriotzaren unean hildakoaren lan-egoeraren eta heriotzaren kausaren arabera.

Gurasoetako batek ere bizirik ez dirauenean, erabateko zurtzari dagozkion prestazioei ezarritako zenbatekoak, egoeraren arabera, gehituko zaizkie.

Heriotza eta bizirauteko pentsioen  batuketa kausatzailearen oinarri arautzailearen %100era mugatuko da, salbuespenak izan ezik.

Ondorio ekonomikoak:
  • Kausatzaileak altan, altaren parekoan edota ez altan: Gertaera eragilearen dataren hurrengo egunean, eskaera heriotzaren ondorengo 3 hiletan aurkezten denean.
  • Kausatzaile pentsiodunak: Gertaera eragilearen dataren hurrengo hilaren lehenengo egunean, eskaera heriotzaren dataren ondorengo 3 hiletan aurkezten denean.

Eskaera heriotzaren dataren ondorengo 3 hiletatik kanpo aurkezten denean, eskaeraren datan zenbatzen hasita gehienez 3 hileko atzerako eraginarekin ordainduko da.

Ordainketak:

Pentsioa hilero ordaintzen da eta aparteko bi ordainsari ordainduko dira, ekainean eta azaroan, lan-istripu eta gaixotasun profesionalen kasuetan izan ezik; horietan 12 ohiko hileko soldatetan banatzen da.

Pentsioak gutxieneko zenbatekoak bermatuta ditu eta urte bakoitzaren hasieran hartzen du berriro balioa.

Zurtza 18 urtetik beherakoa denean, bere ardurapean duenak jasoko du zurztasun-pentsioa eta zurtzak zuzenean jasoko du 18 urte betetzean.

Pentsioak ez du zergarik ordaindu behar izango Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergari (IRPF) dagokionez.

Bateragarritasunak / Bateraezintasunak:

Zurztasun-pentsioa bateragarria izango da kausatzailearen ezkonlagunaren edota ezkonlaguna izandakoaren zein zurtzaren beraren edozein lan-errentarekin, baita, horrela denean, zurtzak jasotzen duen alarguntza-pentsioarekin ere.

Aurrekoari utzi gabe, zenbait egoeratan, pentsioa eten ahal izango da edo ez da bateragarria izango Gizarte Segurantzaren beste prestazio batzuekin.

Informazio gehiago Bateragarritasunei eta Bateraezintasunei buruz

Epeak:
  • Eskaerak aurkezteko: Ez dago eperik.
  • Espedientearen ebazpena: 90 egun aurkezpen-datatik zenbatzen hasita. Gaur egun, batez besteko epea 13 egunekoa da.
Iraungipena:
  • Gehienezko adina betetzeagatik, ezinduak izan ezik.
  • Pentsioa jasotzeko eskubidea sortzen duen ezgaitasuna amaitzeagatik.
  • Adopzioagatik.
  • Ezkontzeagatik, salbuespenak izan ezik.
  • Heriotzagatik.
  • Desagertutako langilea ez zela hil egiaztatzeagatik.
Inprimakiak:

Bizirauteko Prestazioen eskaera.

Dokumentazioa:

Eskaera-ereduan zehazten diren agiriak.

Non izapidetzen den:

Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentroetan eta Itsasoko Gizarte Institutuko toki- edo probintzia-zuzendaritzetan, itsasoan aritutako langileak.

Erakunde eskuduna:

Pentsioa jasotzeko eskubidearen aitorpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio eta Itsasoko Gizarte Institutuari, itsasoan aritutako langileen kasuan. Heriotza lan-istripu baten ondorioz gertatzen denean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak egin ahal izango du aitorpena.

Beste datu interesgarri batzuk:
  • Pentsioa jasotzeko eskubidea ez da iraungitzen.
  • Pentsioa iraungitzean, onuradunak 12 hileko soldatak jaso ez baditu, batera emango zaio osatzeko behar den zenbatekoa.
  • Lan-istripu eta gaixotasun profesionalei dagozkien xedeetarako, hildakoa heriotzaren datan eskubide osoko alta-egoeran zegoela irizten da, enpresaburuak bere betekizunak ez beteta ere. Bestalde, izatezko bikote bateko zurtz bakoitzari eta bizirik dirauen bakoitzari kalte-ordain berezi bat emango zaio oroharreko zenbatekoan, oinarri arautzailearen hileko soldata baten baliokidea izango dena.
  • Erregimen Bereziak

 

Galdera ohikoenak

Complementary Content
${loading}