2005/7, 2005eko uztailaren 19koa

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

WinSuite32 bertsio berria

Hurrengo uztailaren 19tik aurrera eskuragarri izango da WinSuite32 (5.4.1 bertsioa) bertsio berria.

Gogoratu WinSuite32 automatikoki eguneratzen dela bidalketa bat egiten den bakoitzean; beraz, ez da beharrezkoa inolako eskuzko eguneratzerik egitea.

Hala ere, deskargatzeko eskuragarri izango da RED (Datuen Igorpen Elektronikoa) Sistemako software-aren eremuan.

WinSuite32 5.4.1 bertsioak ondoko funtzionaltasunak ziango ditu:


  • Esportazioko botoi berria INSS (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren erantzunak inprimatzeko, fitxategiak gordetzeko aukera eskaintzen duena *. FRI testu-formatuan.

  • Laguntza.

    WinSuite32-aren laguntzaren edukia eguneratu da, etorkizunean berorren deskarga eta eguneratzea errazteko asmoz. Egitura berria eman zaio:

    Egitura horrekin erabiltzaileak ez du software eremuko "ayuda.exe" fitxategia deskargatu behar izango laguntzako bertsio berri bat ateratzen den bakoitzean, orain arte egin behar zen bezala. Aitzitik, WinSuite32-k egiten duen eguneratze automatikoarekin, erabiltzaileak laguntza eguneratuta izango du.

    Bereziki eta laguntzako egitura berria dela eta, 5.4.1 bertsiora eguneratzean, ondoko urratsak jarraitu beharko dira laguntza hori WinSuite32 barruan izateko:

    • Behin WinSuite32 automatikoki eguneratuta, RED Sistemaren software-aren eremuan sartu beharko da, eta laguntzako eguneratzearen fitxategia deskargatu (ayuda.exe).

    • Fitxategi hori WinSuite32-aren hasierako direktorioan kopiatu beharko du ("winsuite.exe" programa denekoan) eta direktorio horretan exekutatu.

    • Ondoren WinSuite 32 exekutatu.

WinSuite32-aren bertsio osoak (5.4.1), deskargatzeko RED Sistemaren software-eremuan denak, laguntza berria barne izango du. Beraz, instalazio hori egiten duten erabiltzaileek ez dute laguntzako fitxategi berria deskargatu behar izango.

WinSuite32 bertsio berri horrekin (5.4.1), erabiltzaileak bi laguntzetako batekin lan egingo du, edo lehengo laguntzarekin (berria deskargatu bitartean) edo laguntzako bertsio berriarekin behin deskargatuta. WinSuite32-aren hurrengo bertsioan, laguntza berria baino ez da izango aktibatuta. Ondoko bertsioetan laguntza erabiltzeko, erabiltzaileak ezinbestean "ayuda.exe" fitxategia deskargatu beharko du, deskargen eremuan dena.


  • WinSuite32 desinstalatzeko.

    WinSuite32 bertsio berri horrekin batera erabiltzaileak WinSuite32 aplikazioa desinstalatzeko aukera sartu da, "WsUnInstall32.exe" fitxategiari atxikitutakoa. Behin exekutatuta, erabiltzaileari "WinSuite32" karpetak dituen artxiboak ezabatzeko aukera emango dio.

    Badira programari atxikitutako elementu batzuk aplikazioaren lehen exekutazioren ostean "instalatzen" direnak (direktorioak sortu). Elementu horiek "eskuz desinstalatu" behar dira, besteak beste: "cendar.tgb", "seguimie.rec", INSS direktorioak, INTERNET, VIPTC2,etab.... erabiltzaileen informazio berezia eduki dezaketelako. Desinstalazioko erabilpen horrek, agertzen den mezu baten bidez, ezabatzen ez diren elementuen berri emango dio erabiltzaileari.

Eskuliburuen aldaketa

  • Kotizazioaren atala

    • Jarraibide Teknikoak

      2002ko urtarriletik aurrera, 1230 erreferentzia, lanbide-kategoriari dagokion edukia, kotizazioan erabiltzen ez den eremua, eta ondorioz bereizia izango dena. Aldaketa horrek FAN eta ERR (kotizazioaren erantzun-fitxategia) fitxategiei eragingo die.


  • Afiliazioaren atala

    • INSS (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala)

      Aldi baterako ezintasun parteak on line kudeatzeko erabiltzailearen eskuliburua eguneratu da.
Complementary Content
${loading}