Zahartzarorako eta Ezgaitasunerako Derrigorrezko Asegurua

Prozedura

Zahartzarorako eta Ezgaitasunerako Derrigorrezko Asegurua eskatzeko prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Biziarteko eta zenbateko finkoko zahartzaro, baliaezintasun edo alarguntza pentsioak aitortzea, Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Aseguru (SOVI) iraungiari eginiko kotizazioengatik edo Langile Erretiroari afiliatuta egon izanagatik.

Onuradunak:

Pentsio mota bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonentzat.

Baldintzak:

Gizarte Segurantzaren egungo sistemako pentsiorako eskubiderik ez izan arren, jaso daitezkeen alarguntza pentsioak salbu, baldintza zehatzak bete beharko dira pentsioaren arabera:

  • Zahartzaroa: 65 urte beteta izatea edo 60 ezgaitasunagatiko zahartzaroa bada eta 1800 egun kotizatuta baldin baditu 1967-01-01az geroztik edota Langile Erretirora afiliatuta egon bada.

  • Baliaezintasuna: 1800 egun kotizatu izana SOVI n, 50 urte bete izana eta lan egiteko modu iraunkorrean ezgaituta egotea.

  • Alarguntza: Eskatutako betebeharrak kausatzailearen heriotza dataren araberakoak dira eta, era berean, pentsioduna zen ere kontuan hartuko da.
Zenbatekoa:

Zenbatekoa desberdina izango da beste pentsio batzuk ere aldi berean tartean izan edo ez:

  • Beste pentsiorik aldi berean ez badago: hileko 408,10 euro.
  • Aldi berean beste pentsioren bat badago:  hileko 396,20 euro.

Alarguntza pentsioa eta SOVIrena elkarrekin lehian daudenean, beren batura ezin izango da une bakoitzean 65 urtetik gorako onuradunentzat ezarritako alarguntza pentsioaren gutxieneko zenbatekoaren bikoitza baino handiagoa izan. Aipatutako muga gainditzen baldin bada, SOVIren pentsioaren zenbatekoa txikitzeari ekingo zaio, harik eta zehaztutako zenbatekoa gainditzen ez duen arte.

Ondorio ekonomikoak:

Zahartzaroa: 65 urte bete eta hurrengo egunean sortuko da, eskaera urteak bete eta hurrengo 30 egunetan aurkezten baldin bada.  Beranduago aurkezten bada, aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera sortuko da.

Baliaezintasuna: Eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehen egunean sortuko da.

Alarguntza:

  • Kausatzailea pentsioduna ez bazen eta eskaera heriotzaren ondorengo urtean aurkezten bada, heriotzaren hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera ordainduko da. Heriotzaren ondorengo urtetik kanpo aurkezten bada, eskaera datatik urtebeteko atzeraeraginezko ondorioekin ordainduko da.
  • Kausatzailea pentsioduna bazen eta eskaera heriotzaren ondorengo 3 hilabeteetan aurkezten bada, heriotzaren hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera ordainduko da. Heriotzaren ondorengo 3 hilabeteetatik kanpo aurkezten bada, eskaera datatik 3 hilabetekoak izango dira atzeraeraginezko ondorioak.
Ordainketak:

Pentsioa hilean ordaintzen da, aparteko bi pagekin, ekainean eta azaroan zordunduko direnak.

Bateraezintasunak:

SOVIren pentsioak beren artean bateraezinak dira, eta hala izan daitezke beste pentsio batzuekin ere, onuradunak jaso dezakeen alarguntza pentsioarekin eta lanarekin izan ezik. Edonola ere, onuradunek pentsiorik mesedegarriena aukeratzeko eskubidea erabili ahal izango dute.

Epeak:

SOVIren pentsioen onarpena interesdun pertsonari honako data hauen barruan zuzendu eta jakinarazi beharko zaio:

  • Zahartzaroa eta alarguntza: 90 egun.
  • Baliaezintasuna: 135 egun.
Iraungipena:

SOVIren pentsioak iraungi egiten dira pentsiodunaren heriotzarengatik eta, alarguntza pentsioaren kasuan eta egoera zehatzetan, ezkontzarengatik edo izatezko bikotea eratzeagatik.

Inprimakiak:

Erretiro, baliaezintasun, alarguntza pentsioaren eskaera.

Dokumentazioa:

Pentsiorako izapideak egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa erretiroaren, baliaezintasunaren edo erretiroaren eskaera-ereduan zehaztuta dago.

Non izapidetzen den:

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren (INSS) menpeko Gizarte Segurantzaren arreta eta informazio zentroetan edo Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) zuzendaritza probintzialetan edo lokaletan, hala badagokio.

Erakunde eskuduna:

Jada desagertutako SOVI pentsioen kudeaketa eta ordainketa INSSri edo ISMridagokio.


Complementary Content
${loading}