Edoskitze naturala bitarteko Arriskuaren prozedura

Jarraian aurkeztu dugu prozedura orokorra

Zer da edoskitze naturala bitarteko arriskua?

Egoera horretan dago 9 hile baino gutxiagoko haurraren edoskitze naturalean zehar arriskua dagoela eta kontratuaren etenaldian, lanpostuz aldatu behar duenean hark bere osasunari edo seme-alabarenari kalte egiten diolako, bere egoerarentzat kaltegarria ez den beste batera, aldaketa hori ezinezkoa denean edo ongi arrazoituta ezin eska daitekeenean.

Zein izapide egin behar da? 

Langileak edoskitze naturalean arriskuak egoteagatik kontratua edo jarduera eteten dela jakinarazi beharko dio Erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari, eta dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Asistentzia ematen dion Osasun Zerbitzu Publikoaren Txosten medikoa.
  • Enpresaren edo norberarentzat lan egiten duen langilearen adierazpena, non egindako lanak eta jarduerak, lanpostuaren baldintzak, maila, arrisku zehatza eta abar azalduko diren.

Erakunde kudeatzailearen edo Mutuaren serbitzu medikuek ziurtagiri mediku bat igorriko dute, non lanpostuaren baldintzek langilearen osasunean edo haren seme-alabarenean eragin kaltegarria dutela ziurtatzen den.

Langileak eskakizuna, eredu ofizialaren arabera aurkeztuko du eta, gainera, honako dokumentuak ere atxiki beharko ditu:

  • Langilearen egoerarekin bateragarria den beste lanposturik ez dagoenaren inguruko enpresaren Adierazpena.
  • Nortasuna eta eskubidea bermatzen dizkioten arrazoiak egiaztatzeko beharrezko dokumentuak. 

Non egin behar dira izapideak?

Eskaera eta eskatutako dokumentazioa Erakunde kudeatzailearen (INSS edo ISM) edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailearen edozein zentrotan  aurkeztu beharko dira .

Erakunde kudeatzailearen (INSS edo ISM) Zuzendari Probintzialak (interesduna bizi den probintziakoa) 30 eguneko epean ebazpena ebatzi eta jakinaraziko dio interesdunari.

Noiz hasten da prestazioa?

Besteren konturako langileak: eskubidea edoskitze bitarteko arriskua dela eta, lan-kontratua eteten den egun beretik sortuko da.

Norbere konturako langileak: Erakunde kudeatzailearen edo Mutuaren serbitzu medikuek igorritako ziurtagiria igorri eta hurrengo egunetik.

Complementary Content
${loading}