Osasun Laguntza

Hona hemen prozedura orokorra.

Zer da Gizarte Segurantzako osasun laguntza?

Babestuta dauden pertsonen osasuna mantendu edo sendatzeko beharrezkoak diren zerbitzu mediko eta farmazeutikoak ematean datza. Pertsona horien artean hauek daude:

  • Afiliatuta eta alta emanda dauden langileak, pentsiodunak, Gizarte Segurantzaren aldian-aldiko prestazioak jasotzen dituztenak eta prestazio hori edo langabeziagatiko subsidioa agortu duten langabeak.
  • Aurrekoen senitarteko eta menpekoak.

Ze izapide egin behar ditut osasun laguntza jasotzeko eskubidea izateko?

Aseguratuak osasun laguntzaren eskubidea aitortzen duen dokumentua formalizatu dezake haren onuradunentzat, dagozkion Gizarte Segurantzaren bulegoetan, afiliazioa eta alta eskatzerakoan edo pentsioa zein Gizarte Segurantzaren aldian-aldiko  beste prestazio bat eskatzerakoan.

Non izapidetzen da osasun txartela?

Osasun laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen duen dokumentuari esker, osasun txartela eska dezakezu dagokizun osasun zentroan.

Osasun zentroak  osasun txartel indibiduala igorriko die aseguratuari eta haren onuradun bakoitzari, eta haien helbidera bidaliko die.

Nork aitortzen du osasun laguntzarako eskubidea?

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak  edo Itsasoko Gizarte Institutuak izango dute osasun laguntzarako eskubidea aitortzeko eskumena.

Noiz iraungitzen da osasun laguntza jasotzeko eskubidea?

  • Aseguratu edo eskubide horren onuradun izateko baldintzak galtzen direnean.
  • Heriotzagatik.
Complementary Content
${loading}