Aitatasun-prozedura

 

Ondoren prozedura orokorraren aurkezpena egiten da.

Zer da aitatasunagatiko prestazioa?

Lan-kontratua eteten eta jarduerari uzten dioten langileei onartzen zaien laguntza da, legez ezarritako egunetan zehar, seme baten jaiotza, adopzioa edo hartzea dela eta.

Zein izapide egin behar da ?

Ondoko hau aurkeztu beharko da:

  • Eskaera Gizarte Segurantzaren Administrazioak ezarritako eredu normalizatuen bidez egingo da.
  • Norberaren eta berariazko dokumentazioa entregatuko da, kasu bakoitzaren arabera, eskaera-ereduan jakinarazten den moduan.

Non izapidetzen da?

Eskubidea onartzeko prozedura interesdunak eskatuta hasiko da, dagokion Erakunde Kudeatzailearen Probintzia Zuzendaritzara zuzendutako eskaeraren bidez, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institua (ISM).

  Noiz bukatzen da prestazioa?

Legez ezarritako iraungipen-epea bukatutakoan.

Complementary Content
${loading}