Familiakoen aldeko pentsio prozedura

Hona hemen prozedura orokorra.

Zer da Gizarte Segurantzaren familiakoen aldeko pentsioa?

Hildako pertsonaren kontu (ekonomikoki) eta pertsonarekin bizi izan diren senitartekoei ematen zaien prestazio ekonomikoa da; beharrezko baldintzak betetzen dituztenei ematen zaie pentsio hori.

Ze izapide bete behar dira?

  • Biziraupenerako Prestazioen eskaeraren eredua bete.
  • Eskaera ereduak zehazten dituen dokumentu pertsonal eta bereziak.

Non izapidetzen da?

Eskaera eta beharrezko dokumentazioa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein Zentrotan aurkez dezakezu.
Itsasoko langileek Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritza Probintzialetan aurkeztu beharko dute.

Eskubidea aitortzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (INSS) dagokio, itsasoko langileen kasuan izan ezik; kasu horretan, Itsasoko Gizarte Institutuari (ISM) dagokio; heriotza lan-istripu baten ondorioz gertatzen denean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari.

Noiz eskatzen da familiakoen aldeko pentsioa eta noiz hasten da ordainketa?

Heriotza gertatu eta gero edozein unetan eskatuko da pentsioa; halere, heriotza gertatu eta hiru hilabete baino beranduago eskaria aurkezten denean, orduan pentsioa 3 hilabeteko atzerako eraginez ordainduko da gehienez.

Eskaria heriotza gertatu eta hurrengo hiru hilabeteko epean aurkezten denean, pentsioa ordainduko da:

Hildakoa altan edo altaren pareko egoeran bazegoen edo altan ez bazegoen, gertaera eragilearen dataren hurrengo egunetik.
Hildakoa pentsioduna bazen, gertaera eragilearen dataren hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik.


Noiz iraungitzen da pentsioa izateko eskubidea?


Bilobentzat eta neba-arrebentzat, pentsioa ondokoengatik buka daiteke:

Gehieneko adina betetzeagatik, gaigabetuak salbu.
Pentsiorako eskubidea ematen duen gaigabezia amaitzeagatik.
Adopzioagatik.
Ezkontzegatik (salbuespenak salbu).
Heriotzagatik.
Desagertu zen langilea ez zela hil frogatzeagatik.

Arbasoentzat, seme-alabentzat eta neba-arrebentzat ondoko arrazoiengatik buka daiteke:

Ezkontzeagatik.
Heriotzagatik.
Desagertutako langilea ez zela hil egiaztatzeagatik.

Complementary Content
${loading}