Enpresaburuaren izen emate prozedura

Jarraian aurkeztu dugu prozedura orokorra

Zer da enpresaburuaren izen-ematea?

Ekintza administratiboa da; haren bitartez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak enpresaburuari zenbaki bat esleitzen dio Gizarte Segurantzaren sistemaren dagokion Erregimenean identifikatzeko.

Nork eska dezake?

Jarduera hasi aurretik lehen aldiz langileak kontratatuko dituen enpresaburua, edo Etxeko Langileen Sistema Berezian dagoen enplegatzailea.

Ze izapide egin behar dira?

Eskaera TA.6 orriaren bidez eta izena ematen den Gizarte Segurantzako Erregimenaren arabera eska daitekeen dokumentazioaren bidez egin behar da. Etxeko Langileentzat bada, TA.6-0138  _ETXEA eredua erabiliko da.

Non izapidetzen da?

Aurrez aurre:

Zure etxetik edota jardueratik  gertuen dagoen Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administraziora jo beharko duzu.

Bide telematikoz:

Egoitza Elektronikoaren bitartez, baldin eta ziurtagiri digitala baduzu.

Izena emateko garaian, LI  eta LG  arriskuak estaltzeko aukeratutako erakunde kudeatzaileak edota laguntzaileak idatziz jasota utzi behar dira .

 

Complementary Content
${loading}