Osasun Laguntza

Prozedura

Osasun Laguntzako Prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Gizarte Segurantzaren osasun laguntzaren helburua mediku eta farmazia zerbitzuetako beharrezko laguntza ematea da, bere onuradunen osasuna eta lanerako gaitasuna mantendu edo indartzeko.

Asegurudunak:

Asegurudun izaera izango dute, besteak beste, kasu hauetako batean dauden pertsonek:

  • Norbere zein besteren konturako langilea izatea, afiliatuta egotea eta altan edo haren baliokide den egoeran egotea.
    Gizarte Segurantzaren sistemaren pentsiodun Izatea. 
  • Gizarte Segurantzaren aldizkako beste edozein prestazio jasotzea, langabeziagatiko prestazioa edo subsidioa barne. 
  • Langabeziagatiko prestazio edo subsidioa edo antzerakoak agortu izana, langabezian egotea, asegurudun izateko baldintzarik ez betetzea eta Espainian bizitzea. 
  • Nahiz eta beste bide batetik derrigorrezko osasun-prestazioa estalita ez izan, egoera zehatz batzuetan dauden pertsonak.
  • Administrazioaren tutoretzapean dauden adingabeak.

Informazio gehiago asegurudunei buruz

Onuradunak / Baldintzak:

Asegurudunaren onuradun izaera izango dute besteak beste egoera hauetan dauden pertsonek:

  • Asegurudunaren ezkonlagun izatea edo harekin bizitzea antzerako afektibotasun harremanarekin, izatezko bikote izanda.
  • Ezkonlagun izandakoa izatea edo judizialki bananduta egotea, eta asegurudunaren kargupean egotea pentsio konpentsatzailea jasotzeko eskubidea izateagatik.
  • Asegurudunaren edo haren ezkonlagunaren ondorengoa edo haren baliokide izatea, baita ezkonlagunarengandik edo izatezko bikotearengandik judizialki bananduta badago ere, bi kasuetan asegurudunaren kargura, eta 26 urte baino gutxiago izatea; 26 urte baino gehiago izanez gero, %65eko desgaitasun maila izan beharko du gutxienez.
  • Asegurudunaren anai-arrebak.

Onuradun izaera izango dute baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 1192/2012 RDaren 2.1.a artikuluaren arabera asegurudun izaera ez izatea.
  • Espainian bizitoki baimendu eta benetakoa izatea, Espainiara aldi baterako datozen eta enpresak Espainiatik kanpora bidalitako langileen kargura daudenak salbu, betiere azken horiek altaren egoera baliokidean badaude, espainiako Gizarte Segurantzan dagokien erregimenean kotizatuta.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Edukia:

Osasun Sistema Nazionalaren prestazioen katalogoak, hauei dagozkien prestazioak barne hartzen ditu: osasun publikoa, lehen mailako arreta, arreta pertsonalizatua, larrialdien arreta, prestazio farmazeutikoak, ortoprotesikoa, produktu dietetikoak eta osasun-garraioa.

Prestazioak teknika, teknologia eta zerbitzuen zorro komunaren barruan dauden prozedura multzo baten bidez gauzatzen dira. Modalitate hauek dituzte:

  • Osasun-zerbitzuen oinarrizkoa: Barne hartzen ditu prebentzio-jarduerak, diagnostikoa, errehabilitazioa, osasun-zentroetan eta soziosanitarioetan egiten den larrialdiko osasun-garraioa; funts publikoek osorik estaltzen dute.
  • Osagarria: Anbulatorioetan banatzen diren prestazioak barne hartzen ditu, hala nola farmazeutikoa, ortoprotesikoa, osasun-produktuak, premiazkoa ez den osasun-garraioa; erabiltzailearen ekarpena eskatzen dute.
  • Zerbitzu osagarriak: Ez dira prestazioak; patologiak hobetzeko dira. Erabiltzailearen ekarpena edota itzulketa eskatzen dute.

Informazio gehiago

Iraupena:

Asegurudunak eta haren onuradunak, prozesu patologikoak irauten duen bitartean.

Gizarte Segurantzan baja emandako langileen eta horien senideen kasuan, iraupena kotizatutako denboraren araberakoa izango da. 

Informazio gehiago iraupenari buruz 

Epeak:

Osasun arreta jasotzeko eskubidea, asegurudunarentzat zein haren ardurapean dauden pertsonentzat, Gizarte Segurantzaren Sisteman afiliatu den egunean hasi eta dagokion Erregimenean alta aurkeztu eta hurrengo egunean sartzen da indarrean.

Ukatzea / Iraungitzea:
  • Eskubidearen asegurudun edo onuradun izateko eskatutako baldintzak galtzean.
  • Heriotzagatik.
Inprimakiak:

Osasun-laguntzarako eskubidea aitortzeko eskabidearen eredua, etorkizuneko asegurudunarentzat nahiz onuradunentzat.

Dokumentazioa:
  • DNI edo pertsona aseguratuak eta haren onuradunak identifikatzeko balio duen dokumentu ofiziala.
  • Asegurudunarekiko ahaidetasuna egiaztatzen duten familia-liburua edo Erregistro Zibileko ziurtagiriak, eskubidea onuradunentzat eskatzen bada...

Informazio gehiago

Non izapidetu:

Gizarte Segurantzako edozein arreta eta informazio zentrotan, Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) zuzendaritza probintzialetan edo, ziurtagiri digitala baduzu, Erregistro Elektronikoaren bitartez.

Erakunde eskuduna:

Asegurudunaren edo onuradunaren izaera aitortzea eta kontrolatzea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (INSS) dagokio, edo, hala badagokio, Itsasoko Gizarte Institutuari (ISM).

Osasun-laguntzarako eskubidea eskumeneko osasun-administrazioek ematen dute; autonomia-erkidegoetako osasun-zentroek osasun-prestazioen laguntzak bideratzen dituzte, banakako osasun-txartela eginez.

Beste datu interesgarri batzuk:

Bestelako kasuak eta egoera bereziak.

Osasun Laguntza: eskubidea kontsultatzea eta eskubidearen egiaztagiria igortzea.

Europako osasun Txartela.

Behin-behineko ordezko Ziurtagiria (CPS).

Gizarte Segurantzaren Erregimen bereziak.

Ohiko galderak

Complementary Content
${loading}