Familiakoen aldeko subsidio prozedura

Hona hemen prozedura orokorra.

Zer da Gizarte Segurantzaren familiakoen aldeko subsidioa?

Aldi baterako subsidioa ematen duen prestazio ekonomikoa da; hildako pertsonaren kargu (ekonomikoki) eta harekin bizi izan diren senitartekoei ematen zaie bete beharreko baldintzak betetzen baldin badituzte.

Ze izapide bete behar dira?

  •  Biziraupenerako Prestazioak jasotzeko eskaera orria bete.
  • Eskaera ereduak zehazten dituen dokumentu pertsonal eta bereziak.

Non izapidetzen da?

Eskaera eta beharrezko dokumentazioa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein Zentrotan aurkez dezakezu.
Itsasoko langileek Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritza Probintzialetan aurkeztu beharko dute.

Eskubidea aitortzea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (INSS) dagokio, itsasoko langileen kasuan izan ezik, haiei Itsasoko Gizarte Institutua baitagokie (ISM); heriotza lan-istripu baten ondorioz gertatzen denean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari.

Noiz eskatzen da familiakoen aldeko subsidioa eta noiz hasten da ordainketa?

Subsidioa heriotza gertatu eta edozien unetan eska daiteke, eta eskatueta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera ordainduko da.

Noiz bukatzen da subsidioa jasotzeko eskubidea?


Subsidioa ondoko arrazoiengatik buka daiteke:

  • Gehienezko iraupen-aldia iraungitzeagatik.
  • Heriotzagatik.
Complementary Content
${loading}