Seme-alabaren zaintzagatik, harreran hartutako adingabeagatik edo beste familiartekoengatik prestazio ez ekonomikoa

Prozedura

Ekonomikoa ez den prestazioaren prozedura.

Informazio Orokorra


Helburua:

Langileek seme-alaba, harrerako adingabe edo familiarteko bakoitzaren zaintza dela eta hartzen duten eszedentzia aldia denboraldi bateko kotizazio eraginkorreko epetzat hartzea eta adingabe baten edo minusbaliotasuna duen pertsona baten zaintza dela eta lanaldi murrizketa hartzen den kasu zehatzetako kotizazioa handitzea.

Kausatzaileak:

Seme-alaba (naturala zein adoptatua) edo harreran hartutako adingabe bakoitzak, familia harrera iraunkorreko kasuetan edo adopzio aurreko familia harrera kasuetan, behin-behinekoak izan arren.

Beste familiarteko batzuk, odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. graduraino, istripua, gaixotasuna edo minusbaliotasuna dela eta bere kabuz moldatu ezin direnak edo ordaindutako jarduerarik egiten ez dutenak.

Onuradunak:
  • Besteren konturako langile guztiak.
  • Kanpo geratzen dira Itsasoko Langileen eta Langile Autonomoen Erregimen Berezietako norberaren konturako langileak.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:

Langileen Estatutuko 46.3 artikuluan aurreikusitako eszedentzia eta aipatu Estatutuko 37.5 artikuluan aurreikusitako adingabe baten edo minusbaliotasuna duen pertsona baten zaintzarako lanaldi murrizketak baliatzea.

Ondorioak:

Erretiroari, ezintasun iraunkorrari, heriotzari eta bizirauteari, amatasunari eta aitatasunari dagozkien prestazioen ondorioetarako, "kotizazio eraginkortzat" hartzen den eszedentzia aldiak honako hauetarako balio izango du: 

  • Gutxieneko kotizazio aldiak egiaztatzeko; oinarri arautzailea eta, hala badagokio, portzentaje aplikagarria zehazteko; Gizarte Segurantzaren osasun laguntzarako eskubideari eusteko.
  • Aldi horretan zehar, onuradunak altan daudela ulertuko da.

Langileak kotizazio eraginkortzat hartzen den epea gainditzen duen laneko eszedentzia egiten badu, gainerako epe horretan alta egoerara asimilatuta dagoela ulertuko da prestazioak eskuratzeko (kasu hauetan izan ezik: ABE , amatasuna eta aitatasuna).

Informazio gehiago ondorioei buruz

Kotizatutakotzat zenbatu daitekeen epea: 

Seme-alaba bakoitza edo harrerako adingabe bakoitza zaintzeko langileek hartutako eszedentzia aldiaren lehenengo hiru urteak.

Beste familiarteko batzuk zaintzeko langileek hartzen duten eszedentzia aldiaren lehenengo urtea.

Urte osoa hartzen ez bada, kotizatutakotzat hartuko da hartutako denboraldia.

Kotizazio eraginkorreko epe berri baten zenbaketa hasiko da beste seme-alaba, adingabe edo familiartekoek eragin dezaketen laneko eszedentzia bakoitzeko.

Kotizazioak % 100era arte gehitzea, adingabe baten edo minusbaliotasuna duen pertsona baten zaintzarako lanaldi murrizketen kasuan.

Informazio gehiago kotizazioei buruz

Epeak:

Enpresek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi beharko diote, 15 eguneko epean, langileek baliatzen duten eszedentziaren hasiera eta amaiera (lanpostua erreserbatuta).

Ukatzea / Iraungitzea:

Prestazio hau aitortzeko eskubidea preskribaezina da. Beraz, edozein unetan alegazioa jarri ahal izango du, hala badagokio, jada aitortutako prestazioen zenbatekoa berrikusteko nahiz aurrez zenbatu ez delako ukatutako prestazio berriak aitortzeko.

Inprimakiak:

Ez dago eskaera eredu bat.

Dokumentazioa:

Nahikoa izango da dagokion kotizatutako aldiaren alegazioa jatorria justifikatu behar denean.

Non bideratu:

RED sistemaren bidez edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren administraziotan.

Erakunde eskuduna:

Kotizazioen aitorpena Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari dagokio.

Beste datu interesgarri batzuk:

Enpresa kotizazioen murrizketa.

Galdera ohikoenak.

Complementary Content
${loading}