Jarduera Amaitzeagatiko Babesa

Prozedura

Jarduera Uzteagatiko Babesaren Prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Jarduera uztearen legezko egoeran dauden langile autonomoei ematen zaien babesa da. Uzte hori erabatekoa izan behar da jarduera ekonomiko edo profesionalean eta behin betikoa edo aldi baterakoa izan daiteke.

Babes horri esker, hilero prestazio ekonomiko bat ematen da eta egoera arruntengatik Gizarte Segurantzan kotizatzen da.

Onuradunak:

Itsasoko langile guztiek, beren konturako langileak badira, eta besteren konturako langileei asimilatutako Armadoreak, langile horien kotizazio profesionalak eta jarduera uztegatikoak Itsasoko Gizarte Institutuak estaltzen baditu.

Baldintzak:

Gizarte Segurantzan afiliatua eta alta egoeran Itsasoko Erregimen Berezian, arrisku profesionalak eta jarduera uzteari dagozkionak estalita izatea eta Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan egunean izatea.

Jarduera uzteagatik segidako hamabi hilabeteko gutxieneko kotizazio epea estalita izatea, epe hori jarduera uztearen legezko egoeraren aurretikoak izanik. Jarduera uztea eragin duen gertaera jazotzen den hilabetea ere konputagarria da.

Jarduera uztearen legezko egoeran egotea.

Prestazioa mantentzeko jarduera konpromisoa sinatzea, deialdia egiten den jarduera ekintzailearekin lotutako prestakuntza, orientazio profesional eta sustapenerako ekintzak burutzekoa.

Erretirorako adin arrunta ez izatea, horretarako eskatzen den kotizazio epea egiaztatu gabe izan ezean.

Abuztuaren 5eko 32/2010 Legean aurreikusitako bateraezintasunik ez izatea.

Zenbatekoak:

Prestazioaren zenbatekoa Oinarri Arautzailearen % 70 izango da, jarduera uztearen legezko egoera izan aurretiko 12 hilabeteetan zehar langileak kotizatutako oinarrien batez bestekoaren arabera kalkulatuta.

Gehienezko zenbatekoa % 175ekoa izango da Eragin Anitzeko Errenten Adierazgarri Publikoa (IPREM) aintzat hartuz, langileak bere ardurapean, gutxienez, seme-alaba bat izan ezean. Azken kasu horretan, zenbatekoa aipatu adierazgarriaren % 200ekoa izango da seme-alaba bakarra izanez gero, eta % 225ekoa gehiago izanez gero.

Gutxienezko zenbatekoa % 107 eta % 80 artekoa izango da, langile autonomoak bere ardurapean seme-alabak dituen ala ez kontuan izanik.

Gutxieneko oinarriaren azpitik kotizatzen duten autonomoen kasuan gutxieneko zenbatekoa ez da aplikatuko.

Prestazioaren iraupena:

Oro har, prestazioa jasotzeko epea kalkulatzeko, langilearen adina eta jarduera uztearen legezko egoeran izan aurretiko 48 hilabeteetan kotizatutako epeak hartuko dira kontuan.

 Informazio gehiago

Epeak:

Eskaera, beranduenera, jarduera utzi eta hurrengo hileko azken egunean aurkeztu ahal izango da.

Prestazioa jasotzeko eskubidea jarduera uztea eragiten duen gertaera jazo eta hurrengo hileko lehen egunean abiatuko da; betiere, epe barruan eskatzen bada.

Eskaera epez kanpo egiten bada, eskubide hori eskaera aurkezten den egunez abiatuko da. Eskaera-epea amaitzen den egunetik eskaeraren data errealera bitarteko egunetan prestazioa galdu egingo da.

Informazio gehiago

Inprimakiak:

Prestazio-eskaera

Informazio-karpeta

Dokumentazioa:
  • Jarduera Uztearen ondoriozko Prestazioa Eskatzeko inprimakia, eredu ofiziala, behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen eta berekin bizi diren edo bere ardurapean diren eta eskaeran agertzen diren seme-alaben identifikazioa, indarreko agiri original hauen bidez:
    • DNI (Nortasun Agiri Nazionala)
    • NIE (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia)
    • Familia-liburua edo agiri baliokidea atzerritarren kasuan.
    • Ezintasun-maila aitortzeko agiri ofiziala.
    • Harrera formalizatzeko ebazpen judiziala edo idatzia.
    • Epaia edota hitzarmen arautzailea, banaketa edo dibortzio kasuan.
    • Ardurapeko seme-alaben errentak egiaztatzeko agiriak.
  • Jarduera uztearen legezko egoera egiaztatzeko agiriak.
Non bideratu:

Jarduera Uztearen ondoriozko Prestazioaren Eskaera dagokion langilearen arrisku profesionalak estaltzen dituen Mutualitatean edo, arrisku horiek Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) estaltzen baditu, Estatuko Enpleguko Institutu Nazionalean; edo arriskuak Itsasoko Gizarte Institutuarekin (ISM) estalita dituzten Itsasoko Erregimen Bereziko (REM) langileen kasuan bere eremuko ISMren Zuzendaritza Probintzialetan eta Bulegoetan.

Beste datu interesgarri batzuk:

Langile autonomoaren betebeharrak

Etetea eta iraungitzea

 
Complementary Content
${loading}