Hitzarmenean bildutako prestazioak

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren sistemaren ordaindutakoaren araberako prestazio hauei:

  • Ezgaitasun iraunkorragatiko, zahartzaroagatiko, heriotzagatiko eta biziraupenagatiko pentsioak.
  • Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen ondoriozko pentsioak.
Mexikori dagokionez:

Gizarte Aseguruko Legean bildutako derrigorrezko eta borondatezko Erregimenak, ondokoei dagokienean:

  • Baliaezintasun, zahartzaro, adin aurreratuko lanuzte eta heriotzako aseguruetatik eratorritako pentsioak.
  • Laneko arrisku-aseguruek eragindako pentsioak.
Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
  • Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Mexikon betetako aseguru aldiak batu daitezke.
  • Ordaindutakoaren araberako pentsioak jasotzeko, ez da kontuan hartuko Espainian edo Mexikon bizi den edo bertan dagoen.
  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Baliaezintasuna, Zahartzaroa, Lanuztea adin aurreratuan eta Heriotza eta Biziraupena

Herrialde bakoitzak bereiz aztertuko du pentsio eskaera, era honetan:

  • Interesdunak beste herrialdeko aseguru aldiak gehitu gabe pentsioa lortzen badu, dagokion pentsioa emango zaio, soilik bere aseguru aldiak kontuan hartuta.
  • Aurreko paragrafoaren arabera interesdunak pentsioa lortu ezean, beste herrialdean egiaztatutako aseguru aldiak gehituko dira. Pentsioaren zenbatekoa ez da osoa izango, ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Mexikoko aldien baturaren arteko proportzioaren arabera baizik.
  •  
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Mexikon egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna

Pentsioa zein herrialdek erabakiko duen jakiteko, lan istripuaren unean edo gaixo jarritakoan langilea zein legeriren menpe zegoen begiratu beharko da.

Complementary Content
${loading}