Lekuz aldatutako langileak

Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan:

Edozein nazionalitatetako langileentzat

Hasierako lekualdaketa

Inoren konturako langileentzat, Espainiako enpresa batean jarduten dutenak eta enpresak berak desplazatzen dituenak aldi baterako Brasilen lan egiteko eta norbere kontura lan egin eta aldi baterako Brasilera joaten diren langileentzat, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo Administrazioren batean, desplazamenduko ziurtagiria eskatuko da.

Bideratu beharreko inprimakia

Enpresak edo norbere konturako langileak TA.200 ereduaren  bidez egingo du ekaera "Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzeko eskaera.-Hasierako desplazamenduak" eta horrekin batera, E/CHL-3 inprimakia "Legedi aplikagarriari buruzko ziurtagiria", hirukoizki beteta.

Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak luzatutako inprimakiak, langileak, desplazamendu horretan, Espainiako Gizarte Segurantzako legediaren menpean jarraitzen duela egiaztatzen du, eta ondorioz, Kanadako Gizarte Segurantzara kotizatzetik salbuetsita dago.

Ziurtagiri horrez gain, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak osasun-laguntzako inprimakia luzatu beharko du aldi baterako egonaldietarako.

Baimendu beharreko epea

Desplazamenduen gehieneko epea hiru urtekoa da inoren konturako langileentzat eta bi urtekoa norbere konturako edo autonomoentzat.

Ohiko luzapena

Herrialde horretara egindako lekualdaketa hasieran aurreikusitako hiru urte baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epealdia amaitu baino lehen enpresariak Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Nahitako Epealdian Inskripzio, Afiliazio eta Diru-Biltzearen Azpizuzendaritza Orokorrean.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenaren eskaera TA.202 ereduan  egingo da "Iart 17 CEE  1408/71 eta bi aldeen arteko hitzarmenen luzapenekoak" eta behar bezala beteta dauden E/B-2 "Desplazamenduaren luzapena" inprimakiaren lau kopia igorriko dira, beste herrialdera ere bidaltzeko.

Azken horrek, behin oniritzia emanda, inprimakiak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Prozedura Berezietako Zerga-Bilketako Zuzendariordetza Nagusira bueltatuko du eta horrek eskaera egin duen enpresara bi ale bidaliko ditu.

Ziurtagiri horrez gain, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak osasun-laguntzako inprimakia luzatu beharko du aldi baterako egonaldietarako.

Baimendu beharreko epea

Luzapenaren gehieneko epealdia bi urtekoa da (soldatapeko langileentzat baino ez).

Bestelako lekualdaketak

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

  • Espainian egoitza duten hegazkin-konpainietako hegaldiko pertsonala eta jarduera bi herrialdeetan duena.
  • Espainiako bandera duten itsasontziak.

Baimena E/B-1 ereduaren bidez luzatuko da, "Araudi aplikagarriari buruzko ziurtagiria". Enpresak, inprimaki honen hiru aleez gain, IADZ -200 "Gizarte Segurantzako espainiar legediari jarraitzeko eskakizuna.-Hasierako desplazamenduak"

Afiliazioaren eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorra.

Ondoko desplazamenduak baimentzeko erakunde eskuduna da:

  • Espainiako Diplomazia Misioetan edo Kontsul Bulegoetan Txilen lan egiten duten espainiarrak.
  • Aurretiaz aipatutako Misio edo Bulegoetako ordezkarien zerbitzu pribatukoak.

Afiliazio edo Prozedura Berezietako Zerga.Bilketako Zuzendaiordetza Nagusiak, Erakunde Publikoak edo langileak eskatuta, E/B-3 inprimakia luzatuko du, "Aukeraketako eskubidea.- Araudi aplikagarriaru buruzko ziurtagiria"

Bestelako salbuespenak

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Norbere konturako enpresak edo langileak TA.202 ereduaren bidez egingo du eskaera "1408/71 EEE Araudiaren 17. artikulua aplikatuz Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia mantentzeko eskaera eta Bi aldeko Hitzarmenak luzatzeko beste eskaera batzuk".

Brasilgo Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak  E/B.1 inprimakia luzatuko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.

Ziurtagiri horrez gain, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak osasun-laguntzako inprimakia luzatu beharko du aldi baterako egonaldietarako.

 
Complementary Content
${loading}