Zorrak atzeratzea

Prozedura

Zorren atzerapenaren prozedura

Informazio orokorra


Helburua:

Zordunak eskatzen duen ekintza administratiboa da; horren bidez, Gizarte Segurantzarekin dituen zorrak ordaintzeko baimena ematen da ordaintzeko arauzko epetik kanpo.

Pertsona:

Zorra ordaintzeko ardura duen pertsona.

Inprimakiak:
  • TC 17/10 Gizarte Segurantzarekiko zorrak atzeratzeko eskaera.
  • TC 17/11 Gizarte Segurantzarekiko zorrak direla onartzea.
  • TC 17/12 Atzeratzeen epemugak helbideratzeko eskaera.
  • TC Atzeratu ezin daitekeen kitapena.
  • TC Atzeratu daitekeen kitapena.
  • TC-2 Langileen izenen zerrenda, aldez aurretik aurkeztu ez bada. 

Informazio gehiago inprimakiei buruz

Dokumentazioa:
  • Bermeen dokumentazioa, hala eskatzen bada.
  • Epemugak zordunduko diren kontu korrontearen zenbakia.
  • Eskaria egiten duen beste edonor.

Informazio gehiago dokumentazioari buruz

Non izapidetu:

Eskabidea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialera, Gizarte Segurantzaren Administraziora edo Gizarte Segurantzaren Zerga Bilketa Exekutiboko Unitatera (enpresariak edo ordainketaren arduradunak kotizazio-kontua baimenduta duenera) bidaliko da, edo, hura egon ezean, bere helbidea duen lekura.


Ziurtagiri digitala baduzu, eskaera Gizarte Segurantzako zorren ordainketa atzeratzea izapidearen bitartez egin dezakezu, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan.


Eskaera Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein tokitan aurkeztu ahal izango da.

Epeak:
  • Eskabidea edozein unetan aurkez daiteke, dagokion zorra ordaintzeko arauzko epea hasten denetik.
  • Administrazioak eskatzen duenetik, 10 eguneko epea dago akatsak zuzentzeko edota eskaera osatzeko.
  • Administrazioak eman eta jakinaraziko du ebazpena, hura jaso eta 3 hilabeteko epearen barruan, izapideak egiteko dagokion organoan.
  • Gehienez ere, 5 urteko atzerapena onartuko da.
Eragina:

Honako baldintza hauek bete beharko dira: atzera ezin daitezkeenak ordaintzea, bermeak osatzea eta kuota korronteak ordaintzea ondoko ondorioak izan daitezen:

  • Dirua biltzeko prozedura etetea, atzeratutako zorrei dagokienean.
  • Eta zorduna Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharretan egunean egotea.

Informazio gehiago eraginei buruz

Beste datu interesgarri batzuk:
  • Eskaerak zor guztiak hartuko ditu kontuan.
  • Oro har, eskaerei ezezkoa emango zaie aldez aurretik bete gabeko atzerapenak baldin badaude.
  • Ukatu egingo da eskaera egiten den unean bahitutako ondasunen besterentzea dagoeneko baimenduta badago.
  • Ukatu egingo da indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza gainditzen ez duenean.
  • Egoeraren arabera, beharrezko bermea izan beharko du atzerapenak zorraren, errekarguen, interesen eta kostuen tronkoa ordainduko direla ziurtatzeko.
  • Geroratzearen epemugak Bulego Zerga-biltzaile gisa jarduteko baimendutako edozein Finantza Erakundetan (Bankuak, Aurrezki Kutxak, Kreditu Kooperatibak edo Landa Kutxak) helbideratuko dira, hurrenez hurren.
  • Araudi Erregulatzailea.
  • Interesak.
  • Ez betetzea.
  • Ebazpena. 

Ohiko galderak.

 
Complementary Content
${loading}