Gizarte Segurantzaren Europako Hitzarmena

Indarrean sartzeko data

Gizarte Segurantzako Europako Hitzarmena eta hori aplikatzeko Hitzarmen Osagarria Parisen sinatu ziren 1972ko abenduaren 14an. Gizarte Segurantzako Europako Hitzarmenaren Berrespen Tresna 1986ko azaroaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta 1986ko apirilaren 25ean jarri zen indarrean.

Hauek dira Hitzarmen honetara atxiki diren edo berretsi diren herrialdeak: Austria, Belgika,Espainia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Turkia.

Lekualdatutako langileak

Arau orokor gisa, lekualdatutako langileak  laneko jarduera garatzen ari diren herrialdeko legediaren mende daude.  Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan.

Herrialde hauetako langile nazionalei aplikatzen zaie: Austria, Belgika, Espainia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal eta Turkia.

Hasierako lekualdaketa

Honakoen lekualdaketarako:

  • Erregimen Orokorrean sartutako soldatapeko langileak
  • Itsasoko Erregimen Bereziko soldatapeko langileak
  • Langile autonomoak (kasu batzuk)

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Probintziako Zuzendaritzetan edo horien Administrazioetan eskatuko da langileak Gizarte Segurantzako Espainiako legediaren mende jarraitzen duela adieraziko duen ziurtagiria.

Inprimakia

Norbere konturako enpresak edo langileak TA.200 ereduaren arabera egingo du eskaera  "Gizarte Segurantzaren Espainiako legedia mantentzeko eskaera. - Hasierako lekualdaketak" eta horrekin batera aurkeztuko du E/C.EUR.1(Cert) inprimakia CE.1* inprimakia "Denboraldi baterako lekualdaketaren ziurtagiria" ale hirukoitza beteta. Lekualdaketa langile autonomoena denean, Turkian langile autonomoentzat legedi berezirik ez dagoela adierazten duen Turkiako Gizarte Segurantzaren idatzia ere aurkeztuko da.

Ziurtagiriak egiaztatzen du langileak Gizarte Segurantzaren Espainiako legediaren mende jarraitzen duela herrialdeko egonaldiak iraun bitartean eta, ondorioz, Turkiako Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.

Baimendu beharreko epea.

Lekualdaketaren gehieneko iraupen-denborak ezingo du hamabi hilabete baino handiagoa izan.

Ohiko luzapena

Itsasoko Erregimen Bereziko eta Erregimen Orokorreko besteren konturako langileentzat bakarrik.

Lekualdaketak hasieran aurrez ikusitako hamabi hilabete baino gehiago iraungo duela aurrez ikusiz gero, enpresarioak, behar den aurrerapenez, luzapena eskatu beharko du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Afiliazio, Kotizazio eta DIE Sistemaren Kudeaketaren Zuzendariordetza Nagusian.

Inprimakia

Luzapenerako eskaria TA-202 eredua, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, 17. Iart. EEE 1408/71 Araudiarena eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliz bideratu beharko da eta CE.2 formularioa ren lau ale bidaliko dira honekin batera.

Inprimakia behar bezala beteta dagoela egiaztatu ondoren, Turkiako dagokion lotura-bulegora bidaliko da, haren onarpena eskatuz.

Turkiako Gizarte Segurantzak igorritako formulario horrek baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko du.


Baimendu beharreko epea

Hitzarmenak ez du mugatzen luzapenaren denbora.

Bestelako lekualdaketak

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Hauen inguruko lekualdaketak baimentzeko erakunde eskudunak izango dira:

  • Erregimen Orokorrean sartuta dauden nazioarteko garraioetako soldatapeko langileak.

    Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Probintziako Zuzendaritzetan edo horien Administrazioetan eskatuko da langileak Gizarte Segurantzako Espainiako legediaren mende jarraitzen duela adieraziko duen ziurtagiria. Enpresak eskaera TA-200 ereduan  egingo du.

    Probintziako Zuzendaritzak edo Administrazio eskudunak igorriko du, aurrez Gizarte Segurantzan alta egoera egiaztatuta, CE.1* eredua "Denboraldi baterako lekualdaketaren ziurtagiria", lekualdaketak irauten duen bitartean.
  • Langile autonomoak.

    Bi herrialdeetan jarduera egiten duten norbere konturako langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren legediaren mende daude Espainian bizi badira.

    Probintziako Zuzendaritzak edo Administrazio eskudunak urtetik urtera igorriko du CE.1* eredua, "Denboraldi baterako lekualdaketaren ziurtagiria", bizitokia Espainian mantentzen duten bitartean.

Afiliazio, Kotizazio eta DIE Sistemaren Kudeaketaren Zuzendariordetza Orokorra.

Misio diplomatikoetako eta kontsul-bulegoetako langileak:

Turkian Espainiako kontsul-bulego eta misio diplomatikoetan jarduera garatzen duten espainiarrek, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia aukeratzen badute, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusian (Afiliazio, Kotizazio eta DIE Sistemaren Kudeaketaren Zuzendariordetza Nagusia) (E/C.EUR.3 (Ziurt.) eredua) eskatuko dute "Legedi aplikagarriaren ziurtagiria.-Aukeratzeko eskubidea", bertan, kontsul-lanpostuan edo misio diplomatikoan dauden bitartean edo misio edo lanpostu horren zerbitzu pribatuan dauden bitartean legedi horren mende egongo direla egiaztatzen da.

Aukeratzeko eskubide hori behin bakarrik erabili ahal izango da misio diplomatikoak edo kontsul-bulegoak kontratatzen duen edo misio edo bulego horretako agenteentzat zerbitzu pribatua eskaintzen hasten den datatik hasi eta hiru hilabeteko epean.

 
Complementary Content
${loading}