Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Sarbideak Cl@ve-rekin Egoitza Elektronikoko zerbitzuetara

Egoitza Elektronikoan online zerbitzuetara sar zaitezke Cl@ve-ren bidez; identitate elektronikoak egiaztatzeko plataforma bat da, herritarrak identifikatu eta egiazkotzen dituena.  Sartzeko hainbat modalitate daude:

Cl@ve permanente

Sartzeko baimena ematen da erabiltzaile eta pasahitz baten bidez. Pasahitza ezartzeko, Aktibazio Kode bat izan behar da derrigorrez. Kode hori sisteman erregistratu ondoren, edozein Cl@ve erregistro-bulegotan edota telematikoki (onartutako ziurtagirien zerrendan dagoen ziurtagiri digitaletako bat erabilita) eskuratuko duzu. Sistema honek, halaber, aukera ematen du sinadura hodeian atzitzeko.
Cl@ve: pasahitzen kudeaketa” zerbitzuaren bitartez, pasahitza sortu, berrezarri eta aldatu ahal izango da, baita baja egin ere, bai erabiltzailea bai pasahitza baliogabetzeko.

Pasahitza ezarri ondoren, erabiltzailea bere DNI edo NIE zenbakiarekin identifikatuko da "Erabiltzailea+pasahitza (Cl@ve permanente)” bidezko zerbitzuetan sartzeko, Herritarrak eta Enpresak ataletan.

PIN Cl@ve-a

Denbora gutxi irauten duen pasahitz baten bidez sartzeko sistema da, zerbitzu hauetara noizbehinka sartzen diren erabiltzaileentzat. Erabiltzaileak pasahitz bat aukeratzen du eta PIN kode bat bidaltzen zaio SMS bidez bere telefono mugikorrera. PIN Cl@ve erabiltzeko, aurrez sisteman erregistratu behar da Internet bidez edo edozein Cl@ve Erregistro Bulegotara bertaratu. Informazio gehiago aurkituko duzu erregistratzeko eta erabiltzeko moduari buruz Cl@ve-ren webgune ofizialean. Hemen kontsulta dezakezu PIN Cl@ve-arekin sartzeko dauden zerbitzuen zerrenda.

Complementary Content
${loading}