Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Jakinarazpenen Historikoa: “Jakinarazpen telematikoen kontsulta eta sinadura” izeneko zerbitzuaren funtzionalitate berria

Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan (SEDESS) jakinarazpenak argitaratu eta hamar egun naturaleko epearen ostean kontsultatu ahal izango dira ‘Jakinarazpenen Historikoan’

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (TGSS) atal berri bat eskaintzen die erabiltzaileei, ‘Jakinarazpenen Historikoa’ deritzona, Jakinarazpen telematikoen kontsulta eta sinadura izeneko zerbitzuaren barruan. Atal horretan SEDESSen jada sinatu ezin diren eta edukia ikusteko hamar egun naturaleko epea amaitu ostean bertan ez dauden jakinarazpenak kontsultatu ahal izango dira. Historikoan SEDESSen azken bi urteetan argitaratutako jakinarazpenak bilatu ahal izango dira soilik. Dokumentuak kontsultatu eta horien egoera zein den ikus daiteke soilik; ezin dira sinatu, beraz, atal honetan jakinarazpen horiek eskuratuz gero, kontuan hartu ez dutela inolako ondorio juridikorik.

Norentzat

‘Jakinarazpen telematikoen kontsulta eta sinadura’ zerbitzuaren barruan dagoenez, ‘Jakinarazpenen Historikoa’ deritzon atala bi erabiltzaile-motak erabiliko dute:

  1. Hartzaile nagusia: Jakinarazpena bidaltzen zaion pertsona, fisikoa edo juridikoa
  2. Bigarren mailako hartzailea: Haren kudeatzaile edo ordezkaria. Azken hau bi eratakoa izan daiteke:
    • RED baimenduna
    • Ahalduna

“Jakinarazpenen Historikoa” atalaren funtzionamendua

‘Jakinarazpenen Historikoa’ atalak bi bilatzaile eskaintzen ditu erabiltzaileek kontsultak errazago egin ditzaten:

  • Bilatzaile arrunta: dokumentuak hartzailearen (Erregimena-CCC, IFZ, NAF eta CIE) eta bere zenbakiaren arabera iragazi daitezke.
  • Bilaketa aurreratua: kontsulta mugatuagoak egin daitezke, hau da, Egoitza Elektronikoan argitaratu zeneko dataren arabera iragazi, edo jakinarazpenaren egoeraren arabera, prozesu-motaren arabera, etab.

Non dago zerbitzua?

‘Jakinarazpen telematikoen kontsulta eta sinadura’ zerbitzua, non ‘Jakinarazpenen Historikoa’ atala dagoen, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan dago. Hau da bidea: Hasiera > Jakinarazpen telematikoak > Jakinarazpen telematikoen kontsulta eta sinadura.

Zerbitzu horretara sartzeko ziurtagiri digitala behar da.

Complementary Content
${loading}