Kategoria: Salbuespena
> Gaia:
Oro har, kontratua etetean edo jardunaldia murriztean, enpresa derrigortuta dago ekarpena egitera.
Martxoaren 17ko 8/2020, maiatzaren 12ko 18/2020 eta ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretuetan, salbuespen gisa, honako hau ezartzen da: COVID-19 delakoari lotutako aldi baterako ezinbesteko kasuan baimendutako ABEEEtan, bai eta ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoiengatik enplegua erregulatzeko espedienteetan ere –ETOP–, enpresa kotizazioen ordainketatik salbuetsita egongo da, langabeziarako kotizazioa, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta Lanbide Heziketa barne, arestian aipatutako araudian aurreikusitako portzentaje eta baldintzetan.
Lan-jardunaldien murrizketa kasuetan, enpresak derrigorrez egin behar ditu ekarpenak, bai enpresarena baita langileena ere, lan egiten den jardunaldiari dagokionez, eta ez ditu ordaindu behar bideratzen ez den jardunaldiaren zatiaren kuotak.
Salbuespen-ehunekoak aldatu egingo dira, 2020ko otsailaren 29an enpresak Gizarte Segurantzan alta egoeran 50 langile edo gehiago zituen kontuan hartuta.