Epeek jarraitzea

1. Zer dakar alarma-egoera deklaratzean eten ziren administrazio-prozeduren epeen zenbaketak jarraitzeak?

463/2020 Errege Dekretuak, martxoaren 14koak,  alarma-egoera deklaratzen duenak, martxoaren 15etik aurrera administrazio-epeen zenbaketa etetea ezarri zuen. Orain, 537/2020 Errege Dekretuak, maiatzaren 22koak, alarma-egoera luzatzen duenak, ezartzen du, 2020ko ekainaren 1etik aurrera, epe horien zenbaketak jarraituko duela, edo berriz hasiko dela, hala aurreikusi balitz alarma-egoeraren indarraldian eta haren luzapenetan onetsitako lege-mailako arau batean (9. art.). Ekainaren 1etik aurrera, beraz, zenbatzen jarraituko dira martxoaren 15ean etendako administrazio-epeak, edo berriz hasiko dira, hala ezarri balu denboraldi honetan onetsitako lege-mailako arau batek.

Halaber, 2020ko ekainaren 4tik aurrera, administrazio-alorreko eskubide eta ekintzen preskripzio- eta iraungitze-epeek jarraituko dute. (10. art.)

3. Beharrezkoa da epeek jarrai dezatela eskatzea edo automatikoki aplikatuko da?

Ez da beharrezkoa eskaerarik aurkeztea; izan ere, automatikoki jarraituko dute epeek, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren arabera.

2. Zein epetan du eragina Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren esparruan jarraipen horrek?

Diru-bilketa kudeatzeko prozeduren arloko baldintzek eta epeek  ekainaren 1ean jarraituko  dute  administrazio-esparruan  eta,  ekainaren  4tik aurrera,  baita prozesu-eremuan  ere, batik bat Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia parte den lehiaketa-prozeduretan.

Berriz  ekingo zaio, hortaz, administrazio-egintza hauek igortzeari:

  • Zor erreklamazioak
  • Premiamenduzko probidentziak
  • Bahidura eginbideak
  • Zerga-bilketako beste edozein izapide, borondatezkoa nahiz exekutiboa.

Orobat, administrazio-egintzen jakinarazpenari (telematikoa zein posta bidezkoa) loturiko epe guztiek jarraituko dute, edo hasi egingo dira.

Alegazioak egiteko, dokumentazioa emateko nahiz errekurtso administratiboak eta judizialak (azken horiek 4tik aurrera) jartzeko epeen zenbaketak jarraituko du, edo hasi egingo da.

Complementary Content
${loading}