Ostalaritzako hobariak

Turismo jarduerarekin zerikusia duten turismo, merkataritza eta ostalaritza sektoreetako enpresetako aldizkako langile finkoentzako hobariak. (7/2020 Lege Errege-Dekretuaren 13. artikulua).


1. Zein enpresak jaso dezake hobaria hori?

Sektore publikokoak izan ezik, turismo-sektoreko jardueretan aritzen diren enpresak, bai eta merkataritzakoak eta ostalaritzakoak ere, baldin eta turismo-sektore horri lotuta badaude, otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean ekoizpen-jarduera sortzen badute, eta hilabete horietan zehar aldizkako kontratu finkoak dituzten langileen okupazioari ekiten badiote edo horiek alta egoeran mantentzen badituzte.

2. Zertan datza hobaria?

Enpresek Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik ordaindu beharreko kuoten % 50ekoa izanen da hobaria, bai eta langabezia, Fogasa eta lanbide heziketaren baterako diru-bilketaren kontzeptuengatik ere.

3. Hobari hau Espainiako lurralde osoan aplika daiteke?

7/2020 Errege Lege Dekretuaren 13. artikuluan  araututako eta 25/2020 Errege Lege Dekretuaren laugarren  xedapen gehigarrian luzatutako hobaria Estatu osoan aplikatuko da, 2020ko otsailean, martxoan, apirilean, ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta urrian, Balear Uharteetako  eta Kanarietako autonomia erkidegoetan izan ezik; Tomas Cook enpresa-taldearen kaudimengabezia-prozedurak irekitzearen ondorioak arintzeko presazko neurriak hartzen dituen urriaren 11ko 12/2019 Errege Lege Dekretuko 2. Artikuluan ezarritako hobaria aplikatuko da horietan 2020ko otsailean eta martxoan.

4. Zer egin behar da kuoten likidazioan hobaria kalkulatzeko?

Kolektibo honetarako ezarritako hobaria aplikatu ahal izateko, enpresak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du aldez aurretik. Erantzukizuneko  aitorpen horretan, 017 balioa jasoko da -TURISMO-MERKATARITZA - OSTALARITZA ALD. K/FIN.TURISMOST.AL.K.FIN.- KOTIZAZIO-BEREZITASUNAREN ARRAZOIA eremuan, dagokion CCC eta sortzapen-hilabete bakoitzerako.
Artikulu honetan azaldutako erantzukizuneko aitorpenak aurkezteko, ESS/484/2013 Aginduak arautzen duen Gizarte Segurantzaren datuak elektronikoki igortzeko Sistema (RED Sistema) erabiliko da.

Halaber, aplikatu beharreko langileei dagokienez, 420 balioa adierazi beharko da EGOERA GEHIGARRI MOTA eremuan, honako berezitasun hauekin:

  • Balear Uharteetako eta Kanarietako autonomia erkidegoetan ez dauden enpresetako langileak, 2020ko otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta urrian zehar (7/2020 ELDa eta 25/2020 ELDa):
    • Nahikoa izango da erregistro bakar bat komunikatzea SAA 420 MOTAREKIN, eta NOIZTIK eremuan otsaila adieraztea. SAA 420 MOTAKO erregistro bat ere jakinaraz daiteke adierazitako hilabete bakoitzean. Hau da, elkarren artean independente idatzi ahal dira.
  • Balear Uharteetako eta Kanarietako autonomia erkidegoetan kokatuta dauden enpresetako langileak:
    • Arau horretatik (7/2020 ELDa) kanpo geratzen da Balear Uharteetako eta Kanarietako Autonomia Erkidegoetan kokatutako enpresei otsaileko eta martxoko pizgarriak ematea, dagoeneko hobariak jaso badituzte, Tomas Cook enpresa-taldearen kaudimengabezia-prozedurak irekitzearen ondorioak arintzeko presazko neurriak hartzen dituen urriaren 11ko 12/2019 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.
    • 7/2020 Errege Lege Dekretuaren eta 25/2020 Errege Lege Dekretuaren babesean, 2020ko apirileko, maiatzeko eta ekaineko, uztaileko, abuztuko, iraileko eta urriko hobariak aplikatuko zaizkie. 2020ko apiriletik ekainera bitarte alta egoeran dauden langileak identifikatzeko, nahikoa izango da SAA MOTA eremuan 420 balioa adierazi izana, non NOIZTIK eremuan otsaila edo martxoa den. Halere, adierazi bezala, hobaridun hilabete bakoitzean SAA 420 MOTAKO erregistro bat jakinarazteko aukera ere badago.


5. Nork idatzi behar du 017 balioa KOTIZAZIO-BEREZITASUNAREN ARRAZOIA eremuan?

Enpresek 017 balioa idatzi beharko dute - TURISMO-MERKATARITZA - OSTALARITZA ALD. K/FIN., RED SISTEMAREN bidez, JARDUERA EKONOMIKOA (EJSN) eremuan 79xx balioa duten CCCetan.


Aldiz, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza  Orokorraren edo IGIren erabiltzaileek idatziko dute balio hori EJSN eremuko merkataritza eta ostalaritzaren sektoreko jarduerak dituzten CCCetan (55xx eta 56xx).


Salbuespen gisa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko CCCak dituzten enpresek 017 balioa jaso ahal izango dute EJSNko balioak dituzten CCCen KOTIZAZIO-BEREZITASUNAREN ARRAZOIA eremuan. 79xx, 46xx, 47xx, 55xx eta 56xx.

6. Noiz egongo da erabilgarri balio horren idatzoharra?

  • Balio hori martxoaren 25etik aurrera idatzi ahalko da.
  • 2020ko otsailean eta martxoan, jakinarazteko epea 2020ko apirilaren 29ra arte luzatuko da.
  • Eta 2020ko apirilerako, maiatzerako eta ekainerako, komunikazio-epeak hauexek izango dira:
    Aldez aurreko jakinarazpena: SAA 420 MOTAKO erregistroaren NOIZTIK eremuko datatik eta 60 egunera arte
    Gainerako komunikazioak: NOIZTIK eremuko datari dagokion hilabete natural osoan zehar eta ordaintzeko arauzko epearen azken-aurreko egunera arte.

7. Beste jardueraren bat egin behar al dut kuoten likidazioan hobaria kalkulatzeko?

Ez, sistemak automatikoki kalkulatuko du hobaria, 420 egoera gehigarria jakinarazi ondoren. Likidazioa berretsita badago, egoera gehigarria mekanizatu eta likidazioaren zuzenketa eskatu beharko du, likidazio horri hobaria aplikatzeko.

420 balorearen idatzoharra eskuragarri dagoen unean ezin izan bada aurreko paragrafoan adierazitako jarduketa egin, kuoten itzulketa eskatu ahal izango da.

8. Zertan datza balioaren idatzoharra?

RED baimenduen eskutik, 420 balioa duten erregistroen idatzoharra erantzukizunpeko adierazpena da, onura hori lortzeko beharrezko eskakizun guztiak betetzen direla bermatzen duena, eta ez ditu biltzen harentzako sarbidea ukatuko luketen baztertzeak.

420 balioko erregistroen idatzoharra egingo da soilik aipatutako 7/2020 Errege Lege-dekretuko 13. Artikuluan adierazitako baldintza eta eskakizun guztiak betetzen badira, edo   25/2020 Errege-lege dekretuko laugarren xedapen gehigarrian, baita aplikagarria den gainerako araudian kuoten murrizketarako sarbidea eta mantentzea eskuratzeko, edo eskuratu nahi den onuraren baztertzerik ez badago.

Complementary Content
${loading}