1. Zer dakar alarma-egoera deklaratzean eten ziren administrazio-prozeduren epeen zenbaketak jarraitzeak?
463/2020 Errege Dekretuak, martxoaren 14koak, alarma-egoera deklaratzen duenak, martxoaren 15etik aurrera administrazio-epeen zenbaketa etetea ezarri zuen. Orain, 537/2020 Errege Dekretuak, maiatzaren 22koak, alarma-egoera luzatzen duenak, ezartzen du, 2020ko ekainaren 1etik aurrera, epe horien zenbaketak jarraituko duela, edo berriz hasiko dela, hala aurreikusi balitz alarma-egoeraren indarraldian eta haren luzapenetan onetsitako lege-mailako arau batean (9. art.). Ekainaren 1etik aurrera, beraz, zenbatzen jarraituko dira martxoaren 15ean etendako administrazio-epeak, edo berriz hasiko dira, hala ezarri balu denboraldi honetan onetsitako lege-mailako arau batek.
Halaber, 2020ko ekainaren 4tik aurrera, administrazio-alorreko eskubide eta ekintzen preskripzio- eta iraungitze-epeek jarraituko dute. (10. art.)