Aurrez-aurreko arretari eta arreta telematikoari buruzko informazioa

1. Zer egin behar dut Gizarte Segurantzaren izapiderik egin beharko banu?

Gizarte Segurantzak kanal hauek ditu erabilgarri:

  • Eskaerak eta bestelako izapideak aurkezteko, erabilgarri daude zerbitzuak Gizarte Segurantzaren Egoitza elektronikoan edo Zure Gizarte Segurantza  atalean (ziurtagiri digitala edo Cl@ve izatea beharrezkoa da).

  • Horrez gain, Acceso al Sistema RED eskaintzen dizun kanal elektronikoa erabil dezakezu.

  • Gainerako komunikazioetarako, Idazkiak, eskaerak eta jakinarazpenak aurkeztea Erregistro elektronikoan  zerbitzua duzu eskura. Bertan sartzeko, ziurtagiri digitala edo Cl@ve erabiltzailea behar duzu. Hala ere, aparteko neurri gisa, ziurtagiririk gabeko sarbidea gaitu da, eskaerak edo dokumentazioa aurkezteko, larrialdiko edo atzeraezinak diren egoeretarako, bai GSIN entitaterako, baita GSDN eta IGI entitateen aurrean ere.

  • Telefono bidezko informazio-zerbitzua. Bestelako informazioa eskuratzeko edo larrialdiko eta atzeraezinak diren kudeaketak bideratzeko, zenbaki hauen bidez jar zaitezke harremanetan:
    • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (GSIN): 901 16 65 65, 09:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan ezik.
    • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia (GSDN): 901 50 20 50, 08:30etik 18:30era, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan ezik.
    • Bestelako kontsultak egiteko edo informazioa eskuratzeko, erabili Consultas atala eta Internet ataria.

2. Nik ziurtagiri digitalik edo clave erabiltzailerik ez badut baina nire senideren batek baldin badu, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean edo Itsasoko Gizarte Institutuan, nire izenean, izapideren bat egin edo eska dezake?

Gure zerbitzu elektronikoak erabil ditzakezu, ziurtagiri digitala edo Cl@ve erabiltzailea duen senide edo hurbileko batek edo profesional batek ordezkatzen bazaitu. Horretarako, eskabidearekin batera, sinaturiko ordezkaritza eredu normalizatua aurkeztu beharko duzu, dagokion zerbitzu elektronikoaren dokumentazio erantsian aurkituko duzuna.

3. Nola lor dezaket nire Gizarte Segurantzako Zenbakiari buruzko informazioa (NUSS), edo halakorik ez badut, nola lor dezaket hori eskatzen duten zerbitzu elektronikoetara sartzeko informazioa?

Gizarte Segurantzako Zenbakia zein den jakiteko (NUSS) sartu "Afiliazio-dokumentuaren kopia” zerbitzura. Zerbitzu honek adieraziko  dizu zenbakirik duzun edo ez.
Gizarte Segurantzako zerbitzu elektronikoei esker SMS bidez autentifikatuz sartu ahal izango zara, batik bat txostenak lortzeko, lehenago Gizarte Segurantzako Zenbakiari buruzko informazioa behar bazen ere. Erabiltzaileari zerbitzu elektronikoak erabiltzea errazagoa izan zatzaion, datu hori emateko baldintza deuseztatu dugu, eta orain identitatea informazio sinplearen bidez egiaztatzen da, hots, DNI edo NIE eta jaiotze-dataren bidez eta Gizarte Segurantzari emandako mugikorrera iritsi zaizun kodea idatziz.

Complementary Content
${loading}