1. Pentsio bat izapidetzen ari bada, COVID-19aren ezohiko alarma-egoerak eragingo al dio izapidetze-prozesuari eta horren ebazpenari?
- Alarma-egoeran, INSSak telelanaren bidez eta/edo txandakako lan presentzialaren bidez prestazio-espedienteak bideratzen eta ebazten jarraitu du. Halere, alarma-aldiaren zati handi batean ez da ebazpenik eman, posta zerbitzuak bertan behera utzi baititu jakinarazpenak. Izapidetzan prozedura irekiak dituzten herritarrei espedienteen aurrerapenei buruzko informazioa eman zaie, bai posta elektronikoz, bai SMS bidez mugikorrera bidalitako mezuen bitartez.
- Ekainaren 1ean prozedura guztiak izapidetzeko eta ebazteko epeak berrezarri dira, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretua aplikatuz.
- Beraz, ekainaren 1etik aurrera ebazpena eman eta jakinaraziko da.
- Ekainaren 1etik aurrera jakinarazten diren ebazpenen aurka erreklamazioa aurkezteko epea jakinarazpenaren unetik hasiko da.
- Alarma-egoeran edo alarma-egoera deklaratu baino lehen jakinarazi diren ebazpenen kasuan —azken kasu horretan, administrazio-bidean irmo bihurtu ez badira—, aurretiazko erreklamazioa aurkezteko epea 2020ko ekainaren 1ean hasiko da.