Ezohiko neurriak indarrean dauden bitartean, ez da Gizarte Segurantzaren subsidioa eta kotizazioaren ordainketa etengo, nahiz eta legez ezarritako epeaz kanpo aurkezten bada urteko nahitaezko aitorpena.
Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako hamargarrenak ezartzen duen bezala, alarma-egoeraren iraunaldia amaitu ondorengo hilabetera arte egongo da indarrean neurri hau, Gobernuak errege-lege dekretu bidez luzatzea erabakitzen ez badu.
Aurreko paragrafoan adierazitako denboraldian, IGIk ordainduko ditu 52 urtetik gorakoentzako subsidioak eta Gizarte Segurantzarako kotizazioa, onuradunek errenten urteko aitorpena egiten ez badute ere. 2020ko otsailaren 23an edo geroago eskubidea sortzetik edo azkenengoz jarraitu zen datatik hamabi hilabeteak bete diren subsidio guztietan izango du eragina neurriak.
Aipatutako denbora igarotakoan, errenten urteko aitorpena aurkeztu beharko dute 52 urtetik gorakoentzako subsidioa jasotzen duten pertsonek, TRLGSSaren 276.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Alarma-egoerak iraun bitartean aitorpena aurkeztu behar zuten pertsonei hitzordua emango zaie hura gauzatzeko.