1. Zein neurri zehatz ezartzen dira autonomoentzat 11/2020 Errege Lege Dekretuan?
- Norbere konturako langileentzat 11/2020 Errege Lege Dekretuak hau ezartzen du:
34 artikuluan, Gizarte Segurantzako maiatzeko, ekaineko eta uztaileko kotizazio sozialen luzamenduak sei hilabetekoak izan daitezkeela, interesik gabe, eta - 35 artikuluan, Gizarte Segurantzarekiko zorrak ordaintzeko luzamendua aintzatesteko aukera dagoela, baldin eta sartzeko arauzko epea 2020ko apirilekoa, maiatzeko eta ekainekoa bada. Kasu horietan %0,5eko interesa aplikatuko da.
Apirilaren ISM 371/2020 Aginduak COVID-19ari aurre egiteko neurri sozial eta ekonomiko urgente osagarriak ezartzen dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 34 artikulua garatzen du.
Aipatu Aginduan ezartzen dira zein jarduera ekonomiko barne hartzen diren, indarreko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalari jarraiki (CNAE-2009).
Hauek dira aipatu jarduerak:
119 (Iraunkorrak ez diren beste laborantza batzuk).
129 (Beste laborantza iraunkor batzuk).
1812 (Inprimatze eta arte grafikoetako beste jarduera batzuk).
2512 (Metal-arotzeria).
4322 (Iturgintza, berogailu eta aire girotu sistemen instalazioak).
4332 (Arotzeria-instalazioa).
4711 (Xehekako merkataritza establezimendu ez espezializatuetan, elikagaiak, edariak eta tabakoa saltzen dutenak batik bat).
4719 (Beste xehekako merkataritza batzuk establezimendu ez espezializatuetan).
4724 (Ogi eta okindegi- eta gozotegietako produktuen xehekako merkataritza establezimendu espezializatuetan).
7311 (Publizitate Agentziak).
8623 (Odontologia-jarduerak).
9602 (Ile-apainketa eta bestelako edertasun tratamenduak).