1. Zer egin behar dut ziurtagiri digital bat behar badut edo nire ziurtagiria martxoaren 14az gero iraungi bada?
Jakinarazten dizugu egiaztapen-autoritateak aztertzen ari direla martxoaren 14az gero iraungi diren ziurtagiriak telematikoki nola berritu eta aurrez aurreko erregistro-baliabideak, bideoidentifikazioan oinarritutakoak, nola erabili. Horrela ekidin nahi da bulego batera joan behar izatea ziurtagiri bat lortzeko edo hura berritzeko iraungitzen denean. Kontsultatu onartzen diren ziurtagiri-autoritateen webgunea.
FNMTaren bidez martxoaren 14az gero iraungi diren pertsona fisikoen ziurtagiriak online berritu ahal izango dira .