Eskaerak eta datuak jakinaraztea

Zein datu jakinarazi behar dio pentsiodunak bere erakunde kudeatzaileari?

Pentsiodunak gertatu osteko 30 egunean zehar hurrengo aldaketak jakinarazi behar dizkio bere erakunde kudeatzaileari:

  • Helbide-aldaketa: ohiko bizilekua edo bizileku fiskala.
  • Lan jardueren hasiera.
  • Egoera ekonomikoan aldaketak: laneko errentak, nazional edo atzerriko prestazio edo pentsioen aitorpena eta/edo kobrantza edo beste errenta mota batzuk.
  • Familia-egoeraren aldaketak: egoera zibila, jaiotzak, heriotzak...

Era berean, eta urte bakoitzeko martxoaren 1a aurretik, haien pentsioan gutxienengatiko osagarriak aitorturik dituzten eta lan, kapital edo beste kontzeptu batzuen errentengatiko (urtero ezartzen den zenbatekoa baino handiagoak) sarrera gordinak eskuratu dituzten pentsiodunek, berauen berariazko aitorpena aurkeztu beharko dute.

Aldaketa hauek jakinarazteko, pentsiodunak hainbat inprimaki ditu eskura, web orrialde honetan aurki ditzakeenak: Behin pentsiodunak berak inprimakia beteta eta sinatuta, ohiko postaz bidali edo Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan aurkez dezake.

Nola jakinarazi behar dira banku-erakunde eta bizileku aldaketak?

Aldaketa hauek jakinarazteko, pentsiodunak "Bankuaren eta Helbide datuen aldaketa"deritzon inprimakia du eskura.

Behin pentsiodunak berak inprimakia beteta eta sinatuta, ohiko postaz bidali edo Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotanaurkez dezake.

 

Beharrezkoa da pentsiodunaren heriotza jakinaraztea?

Heriotza beti jakinarazi behar da, pentsiodunaren heriotza-ziurtagiriarekin batera, Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan(CAISS).

 

Nola eskura daiteke Gizarte Segurantzako pentsioa jasotzen den edo jasotzen ez den egiaztatzeko ziurtagiria?

  • Halako bat baduzu, Ziurtagiri Digitala, pentsioa jasotzen duzunaren ziurtagiria zuzenean jaso ahal izango duzu edo, dagokionean, pentsio publikoaren titular gisa ez datorrenarena, Egoitza Elektronikoko zerbitzuaren bidez,"Pentsio publikoak jasotzea".
  • Ziurtagiri Digitalik eduki ezean, Gizarte Segurantzako pentsiorik jasotzen duen edo ez egiaztatzeko ziurtagiria eskatzeko, "Ziurtagirien eskaera" deritzon inprimakia du eskura. Behin inprimakia beteta eta sinatuta, ohiko postaz bidali edo Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako edozein zentrotan Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroak (CAISS) aurkez daiteke.

Nola lor daiteke aurkeztutako prestazio-eskaerari buruzko informazioa?

Complementary Content
${loading}