Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Erditze, adopzio edo familia-harrera anitza denean, nola ordaintzen da prestazioa eta zein da honen zenbatekoa?

Erditze anizkuna gertatuz gero zein aldi berean adingabe bat baino gehiago adoptatu edota harreran hartuz gero, diru-laguntza berezia emango da seme-alaba bakoitzeko edota harreran hartutako adingabe bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, lehenengoagatik dagokionaren berdina, erditze-unearen ondorengo 6 asteetan, edo, adopzio- zein harrera-kasuetan, 6 asteetan harrerako erabaki administratiboa zein judiziala hartzen denetik nahiz adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala hartzen denetik.

Oinarri arautzailearen % 100 ordaintzen da bi gurasoek benetan gozatutako aldietan, epemugatutako aldietan. Subsidio berezia ordainketa bakar batean ordainduko da erditze-unearen ondorengo 6 asteen aldia amaitzean, eta, adopzio zein harrera anizkuneko kasuetan, harrerako erabaki administratibo zein judizialaren unearen nahiz adopzioa eratzen duen ebazpen judizialaren unearen ondorengo 6 asteen aldia amaitzean.

Esandako subsidioa guraso bakar batek zein harrera egin dutenetariko bakar batek jaso ahal izango du erditze-kasuan, amak aukeratuko du nork jasotzen duen eta adopzio- zein harrera-kasuan interesdunen adostasuna beharko da.

Zer gertatzen da amatasun egoeran den langile baten kontratua eteten denean?

Amatasun-prestazioa jasotzen jarraituko du egoera hori iraungi arte, eta orduan legezko langabezia-egoeran sartuko da eta, beharrezko baldintzak betez gero, dagokion prestazioa jasoko du.

Kasu horretan, ez da deskontatuko amatasun-egoeran izandako denbora ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotze-alditik.

Zer gertatzen da langabeziako prestazioa jasotzen ari den langilea amatasun egoerara pasatzen bada?

Langabeziagatiko diru-laguntza etengo da, eta baita Gizarte Segurantzaren kotizazioa ere, eta amatasun prestazioa  jasoko da, dagokion zenbatekoan, eta Erakunde Kudeatzaileak (GSIN  edo IIS ) kudeatuko du zuzenean.

Amatasunagatiko prestazioa iraungita, berriro langabezikoa hasiko da, jasotzeko falta zen eperako eta eten zenean zegokion zenbatekoarekin.

Zer gertatzen da langileak amatasun-atsedeneko aldiari ekiten badio aldi baterako ezintasuneko egoeran egonda?

Interesdunak amatasun-atsedenaren aukera hartu gabe, erditzea baino lehen hasitako aldi baterako ezintasuneko prozesuak beren horretan mantenduko dira erditze-unera arte, interesdunak esandako amatasun-atsedenerako aukera beti edukiko duelarik. Erditze-datatik aurrera amatasun-atsedena hasi beharko da. Hori igarota, aurreko aldi baterako ezintasuneko egoerak iraunez gero, etendako konputua hasiko da berriz, lan-kontratua iraungita ere.

Complementary Content
${loading}