Galarazpena eta Iraungitzea

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Amatasun prestazioa eten/kendu/baliogabetu daiteke?

Kasu hauetan eten daiteke:

  • Garaia baino lehenagoko erditzeetan eta jaioberriak erditu eta berehala ospitalean sartzea behar duenean, amatasun baimena eten eta dagokion subsidioa jaso ahal izango da, onuradunak hala eskatzen badu, erditzearen ondorengo sei asteko nahitaezko atseden aldia amaitu ondoren. Baimena berriz martxan jarri ahal izango da adingabekoak ospitaleko alta jasotzen duenean. Onuradunak lehendik hartzeke gelditzen zaion baimen aldia izango du. Amaren heriotza kasuan, beste gurasoak baimena eten ahal izango du, baita erditzearen ondorengo sei asteetan ere.
    Alabaina,  baimenaren aldian onuradunaren lan kontratua eteten bada  edo jarduera bertan behera uzten bada, amatasunagatiko subsidioa ez da etengo.
  • Nazioarteko adopzio kasuetan, lau aste igarotakoan, adoptatzaileek haurraren jatorrizko herrialdera joan behar izan badute eta oraindik dagokion ebazpen judiziala edo administratiboa aplikatu ez bada, erakunde kudeatzaileak prestazioa bertan behera utzi ahal izango du, kautela neurri gisa, dagokion ebazpena aplikatzen den arte.

Erakunde kudeatzaileak kasu hauetan baliogabetu edo eten ahal izango du:

  • Onuradunak, subsidioa eskuratzeko edo horri eusteko asmoz, iruzurrezko jokabidea izan duenean, edo dagozkion atseden aldietan bere kontura edo beste batzuen kontura lanean aritu denean; lanaldi partzialeko araubideko amatasun subsidioa jasotzen ari denean edo enplegu edo jarduera aniztasun kasuetan izan ezik. Subsidioa jasotzeko aldiak atseden aldiekin bat etorriko dira; kasu horietan, lanaldi partzialetik kanpokokoak edo subsidioari ez dagozkion enpleguan edo jardueran igarotzen dituenak.

Zein ondorio ditu amatasun-subsidioaren onuradunarentzat lanera borondatez itzultzeak?

  • Atseden-aldia guraso bakar batek gozatzen duenean, prestazioa jasotzeko eskubidea iraungitzen da subsidioaren onuraduna atseden-aldiaren gehieneko iraupen-epea amaitu baino lehen borondatez berriro lanean hasteagatik.

 

  • Atseden-aldia guraso biek "aldi berean zein batak bestearen ondoren" gozatzen dutenean, bata zein biak borondatez gehieneko iraupen-epea amaitu baino lehen lanean berriro hasteak iraungipena eragiten du. Esandako gehieneko epea osatzeko falta den zatiak beste onuradunaren eskubidekoa den subsidioaren iraupena luzatuko du, seme-alaben zein harreran hartutako adingabeen heriotza-kasuan izan ezik, eta baldin eta  lanean berriro hasi izan ez balitz.

 

  • Amatasun biologikoko kasuetan, ama ezin da lanpostura itzuli, ez lanaldi partzialean ez lanaldi osoan, erditze-unearen ondorengo 6 asteak, derrigorrezko atseden gisa ezarritakoak, igaro arte.

Berreskura dezake amak beste gurasoari laga zion amatasun-prestazioa jasotzeko eskubidea?

  • Erditze-kasuan, amak hartutako aukera atzera bota daiteke gauzatzea ezinezko egiten duten gertakizunak agertuz gero, hala nola, beste gurasoaren urrunaldia, gaixotasuna zein istripua, familia bakarrik uztea, banaketa, genero-indarkeria zein pareko beste kausa batzuk.

 

  • Baita beste gurasoaren heriotzagatik ere.
Complementary Content
${loading}