Pentsioen errebalorizazioa-Gutxienengatiko osagarriak

Zein berezitasun du ZBDAko pentsioen errebalorizazioak alarguntzakoarekin elkartzean?

  • ZBDA pentsioak alarguntza pentsioak izan lezakeen gutxienekoagatiko osagarria erabat edo partzialki hartuko du.
  • Alarguntza eta ZBDA pentsioen gehiketa ezin izango da urteko zenbatekoan, 65 urte edo gehiagoko onuradunen indarrean den gutxieneko alarguntza pentsioaren bikoitza baino handiagoa izan. Aipatu muga gainditzen bada, ZBDAren pentsioaren zenbatekoa behar beste gutxituko da.

Zein pentsio mota edo hauen kontzeptu ez daude ezarritako pentsioaren gehieneko mugari loturik?

Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarri pentsioen gehieneko muga  aplikatzeko, ez dira zenbatuko:

Adin teorikoa edo benetakoa hartzen da kontuan gutxienengatiko osagarrietarako eskubidea izateko?

Ohar orokor, kasu bakoitzean ezarri benetako adina egiaztatzea beharrezkoa da. Hala ere, egindako jardueraren arabera erretiro adinean koefiziente murriztatzailea aurreikusita duten kolektiboetan, 65 urteko adina, gutxienengatiko osagarrietarako eskubidea aitortzeko, betetzat joko da, koefiziente hauek aplikatuta, 65 urte edo gehiagoko adina denean emaitza. Arau bera aplikatuko da 64 urterekin diren erretiro berezietarako.

Ezintasun iraunkorragatiko pentsioetan, gutxienengatiko osagarriei dagokienean, adinaren baldintza ondoko eran aplikatuko da.

  • 65 urte EI osoko pentsioetarako: adin teorikoa hartuko da kontuan.
  • 60 urte EI oso eta bereziko pentsioetarako: benetako adina hartuko da kontuan.

Bada berariaz gutxienengatiko osagarriei uko egiterik Gizarte Segurantzako edo besteren prestazioren baterako eskubidea izateko?

Bai, langabeziagatiko subsidioaren aldeko aukera denean edo %75 edo gehiagoko ezintasunagatiko asistentzia-mailako pentsiorako aukera denean.

Noiz bertan behera utzi edo kentzen dira gutxienengatiko osagarriak Gizarte Segurantzako pentsioarekin elkar daitekeen pentsioren bat aitortzen denean?

Sistemako kotizaziopeko pentsioren batekin elkartzen denean, aitortutako gutxienekoen ondorio ekonomikoen kentzea elkartu zen prestazioaren ebazpenaren datatik edo bestela, beste pentsioaren zenbatekoa handitzeko ebazpenaren datatik hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurerra.

Pentsioa Erakunde Kudeatzaileek kudeatu ezean (GSIN etaIGI), Prestazio Publikoen Erregistroan besteren prestazio izaera ebatzi zenetik hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera izango dute eragina.

Zein ondorio du gutxienengatiko osagarrietan pentsiodunaren diru-sarreren aldaketak egungo ekitaldian berauek ezarritako muga gainditzen badute?

Gutxienekoen kentzea urtarrilaren 1etik aurrera, urteko lehen hiruhilekoan diru-sarreren aitorpena aurkeztu den edo ez kontuan izan gabe.

Gutxienengatiko osagarriei dagokienean, laneko zein diru-sarrera hartzen dira kontuan enpresa, profesional edo nekazaritza jadueretan?

Etekin garbiei dagozkienak zenbatuko dira eta jarduera hauen gastu deduzigarriak kanpo geldituko dira zergei buruzko legediaren arabera.

Pentsio-fondoetatik eratorritako errendimenduak baleude, berauek kapital bezala jasotzen direnean, eta betiere fondora egin lehen aportazioa egin zenetik bi urte baino gehiago iragan badira, jasotako kapitalaren %60 baino ez da zenbatuko.

Complementary Content
${loading}