PFEZgatiko atxikipenak-Pentsioaren enbargoak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Pentsiodunaren zein diru-sarrera hartzen dira kontuan PFEZren zerga-tasa zehazteko pentsioaren hasierako aitorpenean?

Pentsioaren urteko oinarria kalkulatzeko, erabakigarria  IRPF ren zerga-tasarako, dagozkion pagen zenbatekoagatiko prestazioaren zenbatekoa kontuan hartuko da, aparteko pagak barne, ekitaldiaren amaiera arte.


Titular berberak atzerrian zein Espainian prestazioak jasotzen baditu, biak zenbatuko dira urteko baterako oinarriari titularraren bizileku-fiskalari dagokion zergaren araudia aplikatuta.

Ba al du pentsioaren titularrak PFEZgatiko atxikipenen borondatezko tasa aplikatzea eskatzerik?

Bai, bada aukera hori betiere eskatutako borondatezko-tasa bere ekonomia, norbere eta familia egoerari dagokiona baino handiagoa denean. Eskatzeko, bada "IRPFgatiko atxikipenaren borondatezko goititzea"deritzon inprimakia.

Eskatutako borondatezko atxikipena, gutxienez, ekitaldi ekonomikoa amaitu arte aplikatuko da eta ehuneko honi idatziz uko egin ezean edo atxikipen handiagoa eskatu ezean, ondorengo ekitaldietan, borondatez eskatu tasa baino handiagoa izatera eragiten duten aldaketak direnean izan ezik.

PFEZri dagokionean, zein berezitasun dute atzerrian bizi diren prestazioen titularrek?

Atzerrian bizi diren prestazioen titularrek ez dute zertan norbere edo familia egoera azaldu, ez baitira kontuan hartukoIRPFgatiko  atxikipenetarako.

Honetaz gain, Espainiak sinatutako aldebiko hitzarmenik den ala ez kontuan hartuko da zergapetze bikoitza ekiditeko. Hitzarmenik bada, ez da IRPFgatiko atxikipena aplikatuko eta oro har, hitzarmen bakoitzean aurreikusi arauak izango dira indarrean.

Gizarte Segurantzako pentsioak enbarga daitezke eta zein zenbatekotan?

Gizarte Segurantzako pentsioak enbarga daitezke, Prozedura Zibilaren Legearen 607art. aurreikusi eslalaren arabera, betiere prestazioaren zenbatekoak indarrean den LGSren  zenbatekoa gainditzen badu. 

Soldatak, pentsioak edo ordainketak izaera publikoko deskontu etengabe edo iragankorrek kargaturik baleude, zergei buruzko edo Gizarte Segurantzako araudiaren arabera, titularrak jaso beharreko zenbateko garbia, hauek deduziturik, izango da enbargoa arautzeko balioko duena.

Arau orokorretik kanpo dira elikagaien ordainketara kondenatu epaia betetze oro, asetzeko beharra Legetik zuzenean datorrenean, ezkontide edo seme-alabei zorretan diren elikagaiei buruzko nulitate, banantze edo dibortzio prozesuetan diren epaien aurretiazko erabakiak. Kasu hauetan eta dagokien zuhurtasunezko neurrietan, organo judizialak enbarga daitekeen zenbatekoa zehaztuko du.

Lanbide arteko gutxieneko soldata enbargaezina da?

Ohar orokor, indarrean den LGSgainditzen ez duen pentsioaren zenbatekoa ezin da enbargatu, eta enbargatu beharreko ehunekoak LGS gainditzen duten zenbatekoetan aplikatuko dira.

Nola zehazten dira pentsioan enbargatu beharreko ehunekoak?

Atxikipenak mailakaturik Prozedura Zibilaren Legearen 607 art. agertu eskala aplikatuta egingo dira.

 

Complementary Content
${loading}