Bidegabe jasotako prestazioen itzulketa

Zer gertatzen da prestazioen bidegabeko kobrantzek eragindako ordaindu bako zorrekin, titularra hiltzeagatik pentsioa iraungitzen denean?

Prozedura-orokorra jarraituko da, erakunde edo organismo eskudunak ebazpen bidez edo adostasunez aitortua, eta aurretiaz aitor zitekeeneko ekintzak berrikusiko dira. Halaber, ordaintzeko beharra dutenei eta gainontzeko interesdunei jakinaraziko zaie.

Behin administrazio-bidea agortuta, ebazpena tinkoa denean, GSDOri bidaliko zaio, dagokion zorraren erreklamazioaren bidez ordaindu behar dutenei jakinarazteko ordaindu beharreko zenbatekoa.

Ez dira GSDOra bidaliko administrazio-bidean diren behin betiko ebazpenak: hileko IPREMrenzenbatekoaren %20 gainditzen ez duten ordainketak, "mortis causa" oinordetzagatiko erantzukizuna baita.

Noiz preskribitzen da titularrak bidegabe jasotako prestazioak itzultzeko beharra?

Bidegabe jasotako prestazioak itzultzeko beharra 4 urtera preskribatuko da, kobratu ziren egunetik zenbatuta edo prestazioak itzultzeko eskatu ahal izateko agindua eman zenetik zenbatuta, okerreko prestazioa jasotzea eragin zuen arrazoia alde batera utzita, baita prestazioak errebisatzerakoan Erakunde kudeatzaileari lepora dakiokeen akatsa ere.

Zein kasutan aplikatzen da ezarritako prozedura orokorra pentsiodunak bidegabe jasotako pentsioengatiko zorra itzultzeko?

Prozedura orokorra aplikatzerik ez dagoenean ( honen bidez Erakunde kudeatzaileak ordaindutako prestazioetan deskontuak egiten ditu), edo eta, berau aplikaturik, ez dagoenean gehieneko epean zorra kitatzeko behar diren dedukzioak egiterik zorduna hil delako, edo jasotzen ari zen prestazioa iraungi delako edo beste edozein arrazoirengatik.

Complementary Content
${loading}