Aitatasunagatiko

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Nortzuk izan daitezke onuradunak?

Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean eta erregimen berezietan dauden langileek, edozein delarik beren sexua eta seme-alaba jaiotzeagatik, adoptatzeagatik edo hartzeagatik (bai adopzio aurretik bai modu iraunkorrean, baita modu sinplean ere) atsedenaldiez gozatzen dutenean, eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Erditze kasuan, etetea beste gurasoari dagokio soilik. Adopzio edo harrera kasuetan, etetea guraso bakar bati dagokio, interesdunek hautatu ahal izango dute zeini; hala ere, amatasun atsedenaz bere osotasunean guraso bakar batek gozatu duenean, aitatasunagatiko etete eskubidea besteak bakarrik izango du.

Zein baldintza bete behar ditu adoptatu edo hartutako adingabekoak prestaziorako eskubidea sortzeko?

Langileen Estatutua aplikatzen zaien besteren konturako langileei eta Gizarte Segurantzaren erregimen berezietan dauden beren konturako langileei, prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, adoptatu edo hartu den haurrak 6 urte baino gutxiago izan beharko ditu. Halaber, eskubidea ere sortzen dute elbarritasunen bat duten 6 eta 18 urte bitartekoek, edo norberaren gorabeherak edo bizipenak edo atzerritik etorritakoa izanda, gizarte eta familia txertaketa arazo bereziak dituztenak, gizarte zerbitzu eskudunek behar bezala egiaztatuta. Adoptatutakoa edo hartutakoa ezgaitutzat hartuko da % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun maila egiaztatzen badu.

Zein kotizazioaren gutxieneko epea eskatzen da prestaziorako eskubidea izateko?

Eskatutako kotizazioaren gutxieneko epea 180 egunekoa da etetea hasi aurreko 7 urteetan edo, txandaka, 360 egun laneko bizitzan zehar data hori baino lehen, salbuespen batzuk izan ezik.

Nola kalkulatzen da lanaldi partzialeko langileen kotizazioaren gutxieneko epea?

7 urteko epealdia, orokorrean eskatutako kotizatutako 180 egunak barne dituena, handituko da dagokion jardueran ohiko lanaldiarekiko benetan lan egindako lanaldia murrizten den neurri berean.

Zein da bere iraupena?

Besteren konturako langileek, |LE aplikatzen bazaie, kontratua eteteko eskubidea izango dute ondoz ondoko 4 astetan, beste 2 egun luzatu ahal izango direnak bigarren seme-alabatik aurrera dagoen seme bakoitzagatik, erditze, adopzio edo harrera anitzen kasuan; etenaldi horren %50az gozatu ahal izango dute gutxienez, lanaldi osoko edo partzialeko erregimenean, enpresariak eta langileak aurretik horrela hitzartu badute.

Ondoz ondoko 4 aste seme-alaba baten edo gehiagoren jaiotza, harrera edo adopzioagatik, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean dauden eta Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua aplikatzen zaien pertsonentzat.

Gizarte Segurantzaren erregimen berezi desberdinetan dauden beren konturako langileen kasuan, egoera babestutzat hartuko dira, iraupenari zein banaketari dagokienez, besteren kontura lan egiten duten langileentzat zehaztutako lan atseden aldiekin bat datozen jarduera uzte aldiak. Halaber, aldi baterako atsedenez gozatu ahal izango dute; ondorio horietarako, diru-laguntzen %50 baino ez da jasoko eta jarduera erdira baino ezin izango da murriztu.

Guraso bakarra bada, aitatasunagatiko atsedenaldia amatasunagatikoari gehitu ahal zaizkio?

Guraso, adoptatzaile edo hartzaile bakarra denean, ezin da aitatasuneko epea amatasunekoari gehitu.

Noiz hasten da aitatasunagatiko atsedena?

Arau orokor gisa, LEn dauden besteren konturako langileek eskubide hori baliatu ahal izango dute, jaiotzagatik, adopzioagatik edo harreragatik, legeak edo hitzarmenak aurreikusitako baimen ordaindua amaitzen denetik (gutxienez 2 egun) amatasunagatiko kontratu-etenaldia amaitu arte; edo amatasunagatiko etenaldi hori amaitu eta berehala.

Erregimen berezietako norbere konturako langileei dagokienez, atsedenaldia jaiotza-datatik aurrera, harreran hartzeko erabaki administratiboa edo judiziala hartzen denean edo adopzioa gauzatzen duen erabaki judiziala jasotzean hartu ahal izango da, eta amatasunagatiko kontratu-etenaldia amaitu arte; edo amatasunagatiko etenaldi hori amaitu eta berehala.

Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuan dauden langileei dagokienez, atsedenaldia jaiotza-datatik aurrera, harreran hartzeko erabaki administratiboa edo judiziala hartzen denean edo adopzioa gauzatzen duen erabaki judiziala jasotzean hartu ahal izango da, lege aplikagarriak atsedenaldi hori beste termino batzuetan aurreikusten ez duen bitartean.

Amak lanik egiten ez badu, noiz hasten da aitatasunagatiko atsedenaldia?

Erditze kasuetan, amak lan egiten ez badu, amatasunagatiko  atseden aldiak egintzat hartuko dira, beste gurasoak aitatasun baimenaz gozatzeko duen denbora kontuan hartuta, eta kasu orokorretan bezala gauzatuko da.

Amak Gizarte Segurantzaren sisteman edo aurreikuspen sozial alternatiboaren mutualitate batean sartzerik ez duen jardueraren bat egiten badu, noiz has daiteke aitatasunagatiko atsedenaldia?

Kasu hauetan, beste gurasoak baldintzak betetzen baditu eta dagozkion atseden baimenez gozatzen badu, eskubide hauek izango ditu:

  • Lehenengo, aitatasuna.
  • Ondoren, amatasuna.

Zein da zenbatekoa?

Aitatasunagatiko prestazio ekonomikoa kontingentzia arruntetatik ondorioztatutako aldi baterako ezintasunagatiko prestaziorako ezarritako oinarri arautzailearen 100eko 100aren berdina izango den diru-laguntza da, eta erreferentzia gisa atseden aldiaren hasiera data hartuko da.

Zenbateko horretatik, egokia bada , dagozkion kotizazio sozialak IRPFren gaineko atxikipenak kenduko dira.

Bada aitatasunagatiko prestazioa jasotzen jarraitzerik lan-kontratua eteten bada?

Langilea aitatasun baimenaz gozatzen ari bada eta egoera horretan zehar bere lan kontratua iraungitzen bada, LGSSko 222.2 artikuluan zehazten denari jarraiki:

  • Aitatasun prestazioa jasotzen jarraituko du egoera hori iraungitzen den uneraino, une horretan legezko langabezia egoeran egongo da eta beharrezko baldintzak betetzen baditu, horri dagokion prestazioa jasotzen hasiko da.
  • Kasu honetan, ez da deskontatuko aitatasun egoeran egon den denboran zehar jasotako langabezia prestazio kontributiboaren aldia.

Aitatasuna langabezia egoeran izanda eta langabeziako prestazioa jaso bitartean hasten bada, bada aitatasunagatiko prestazioa jasotzerik?

Langilea langabezia kontributiboaren prestazioa jasotzetik aitatasun egoerara pasatzen denean:

  • Langabeziaren prestazioa eta Gizarte Segurantzako kotizazioa etengo zaizkio eta aitatasun prestazioa jasotzen hasiko da dagokion zenbatekoan (oinarri arautzaileko %100a); prestazioa zuzenean Erakunde kudeatzaileak (INSS  edo ISM) kudeatuko du.
  • Aitatasunaren prestazioa eteten denean, langabeziaren prestazioa jasotzen hasiko da berriro, jasotzea gelditzen zitzaion aldia eta eten zenean zegokion zenbatekoarekin.

Badu langileak prestazioa amaitu aurretik lanera bueltatzerik?

Prestazioa jasotzen duen langile onuraduna aitatasunagatiko atsedenaldiaren gehieneko epea bete aurretik borondatez lanera bueltatzen bada, prestazioa eten egingo da.

Bateragarriak dira aitatasuna eta amatasunagatiko subsidioak?

Jaiotza, adopzioa edo harreragatiko aitatasuna eta amatasuna bateraezinak dira guraso bakarra dagoenean edo, bi guraso egonda, eskatzaileak adopzio edo harreragatiko amatasun-atsedenaldia osotasunean jasotzen badu.

Bateragarria izango da ondoko kasuetan:

  • Beste gurasoak eskubidea izango zukeen iraupenarekin, amatasunagatiko subsidio ez konbributiboa ama biologikoari aitortzean. 
  • Amatasunagatiko atsedenaldia partekatua denean. 
  • Beste gurasoaren amatasunagatiko subsidio osoarekin, amak Gizarte Segurantzaren sisteman edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitate alternatiboan egoteko aukera ematen ez duen lanbide-jarduera burutzen duenean.
  • Beste gurasoaren amatasunagatiko subsidio osoarekin, ama hiltzen den kasuetan.
Complementary Content
${loading}