Itsas-osasuna

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

2. Nola lor dezakete ontziratzeko gaitasunaren mediku-ziurtagiria aurretiko gaitasun-agiri medikorik ez dutenek?

Itsas Kapitaintzek ez dute aldi baterako eskatuko ontziratzeko gaitasun medikuaren ziurtagiria, lehen aldiz itsas eta arrantza-sektorean sartzen diren langileentzat edo aurreko galderan aipatu den luzapena lortu ezin dutenentzat. Azken kasuan, tripulatzaile horiek jarduteko, Itsas Kapitaintzek kontuan izan behar dute interesdunari ontziratzeko zein lan-gaitasun kalifikazio eman zaion azken mediku-azterketan.

1. Itsasoko Gizarte Institutuak igorritako zein ziurtagirik dute beren iraunaldia luzatuta?

Itsasoko Gizarte Institutuaren 2020ko apirilaren 21eko Ebazpena oinarri, ziurtagiri hauen iraunaldia luzatu egiten da:

  • Osasun prestakuntza espezifikoko ziurtagiriak, gehienez sei hilabetez, haren iraungitze-datatik zenbatzen hasita.
  • Ontziko dagozkion botikinak berrikusteko ziurtagiriak, gehienez sei hilabetez, aurreko ziurtagiriaren iraungitze-datatik zenbatzen hasita. Aldez aurretik ziurtagiri horien baliozkotasunaren luzapen bat igorri baldin bada, haren baliozkotasuna gehienez sei hilabetez luzatutzat joko da, aurreko luzapena amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
  • Ontziratzeko gaituta dagoela adierazteko mediku-ziurtagiriak gehienez sei hilabetez, haren mugaegunetik zenbatzen hasita.

3. Noiz eta nola eskatu ahal izango da aurretiko hitzordua itsasontziratzeko azterketa medikoa egiteko?

Hasieran, alarma-egoeran iraungiz joan diren azterketa medikoak baino ez dira egingo Itsasoko Osasun Zentroetan. Horretarako, kaltetuekin harremanetan jarriko dira Zentroko langileak.
Egoitzaren beraren bitartez edo telefonoz baino ezingo da eskatu aurretiko hitzordua, eta dagokion zerbitzua berrabiaraziko da. Ezingo da aurrez aurreko aurretiko hitzordurik eskatu, eta ez da onartuko Zentroak berak abisatu ez duen edo aurretik hitzordua duen inor Itsasoko Osasun Zentroetan sartzea.

Complementary Content
${loading}