Eskola-aseguruaren

Eskola-aseguruaren aplikazio-eremuaren barne daude ikasle atzerritarrak?

Bai, betiere eskatu baldintza orokorrak bete eta ondoko hauek direnean:

  • Europar Batasuneko herrialde, Europako Esparru Ekonomikoko herrialde (Islandia, Liechtenstein eta Norvegia) eta Suitzako nazionalak.
  • Aurreko herrialdeetako lurraldean bizi diren errefuxiatu eta aberrigabeak.
  • Espainiarren baldintza berberetan bizi diren ikasle atzerritarrak.

Zein mailatik aurrera babesten du Eskola Aseguruak?

DBH ko 3. mailatik aurrera.

Zein da eskatzen den gutxieneko kotizazio-epea eskola-aseguruaren babesa izateko?

Eskatzen da ikasleak aseguruan den edozein ikastetxetan estraineko aldiz izena eman zuenetik gutxienez urte beteko epea izatea.

Ez da eskatzen baldintza hau hurrengo kasuetan:

  • Eskola-istripu, familia-burua hiltzeagatiko familia-ezbeharra eta tokologiagatiko prestazioak. 
  • Aurreko urtean DBHko 2. maila edo hezkuntza bereziko ikasketak egin edo ikasketak atzerrian jarraitu dituztenak.

Eskola-aseguruaren babesaren bidezko osasun-laguntza jasotzeko, eskaera derrigorrean aurretiaz egin beharra dago?

Bai. Ohar orokor, beharrezkoa izango da eskaera edo izaera bereko beste edozein agiri GSIN-n aurkeztea.

Hala ere, behar bezala egiaztatutako urgentzia baten ondorioz sortzen bada, interesdunak bost urteko epea izango du laguntza honengatiko gastuen itzulera eskatzeko GSLOren 43. arikuluaren arabera.

Zein baldintza bete behar ditu ikasketa-bidaia batek eskola-aseguruaren babesa izateko?

Eskola-aseguruak babestu ahal izateko, ikasketa-bidaiatzat joko da:

  • Edozein izaeratako ikastetxek (hezkuntza, kirol, Ietab. ) antolatu edo baimendutako bidaiak. Bidaiaren helburuekin zerikusirik ez duten jarduerak kanpo geratzen dira.
  • Ziklo bat edo ikastetxe bateko azken ikasturtea bukatutakoan egin bidaiak "karrera amaierako" bidaiatzat joko dira.

Zenbaterainokoa da eskola-aseguruaren bidezko familia-ezbeharragatiko prestazio ekonomikoa?

  • Familia ugaria ez denean: 86,55 euro.
  • Kategoria orokorreko familia ugaria denean: 103,85 euro.
  • Kategoria bereziko familia ugaria denean: 129,82 euro.

Urteko zenbateko hauek ikasleari bere ziklo akademikoa bukatzeko falta zaizkion urteetan ordainduko dira - eta ikasturterik errepikatu gabe-.

Behin prestazio hau emanda karrera aldaketarik bada, jasotzen jarrai dezake, baina lehenengoari dagokion eskolatze urte mugarekin.

Noiztik aurrera ordaintzen da familia-ezbeharragatiko prestazioa?

Hasierako aitortzea denean, ekintza-eragilea sortu zen hurrengo hileko lehen egunetik aurrera sortzen da.

Luzapena denean, hasierako prestazioa bukatu zen hurrengo ikasturtea hasi zen hilabetetik aurrera aitortuko da.

Zein baldintza eskatzen dira familia-ezbeharragatiko luzapena onartzeko?

Hasierako ematea eragin zuen egoera ekonomikoaren iraunkortasuna eskatzen da. Familia-burua hiltzen denean, familiako diru-sarrerek ezingo dute 6010,12 euro gainditu familia-unitateko kide bakoitzeko, ikaslearekin bizi diren familia-unitateko kide guztiak kontuan izanda, baita hauen guztien diru-sarrerak ere.

Halaber, aprobetxamendu akademikoa izan den egiaztatuko da.

Bateraezina al da eskola-aseguruaren eta Gizarte Segurantzako beste erregimen baten bidez aldiberean osasun-laguntzaz gozatzea?

Bai. Oro har, eskola-aseguruak  sortu prestazioak eta eduki bereko eta antzeko arriskuagatikoak bateraezinak dira. Hala ere, hurrengo zehaztasunak egin behar dira:

  • Ikasleak osasun arreta jasotzeko eskubidea duenean: hari dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenaren bitartez jasoko du.
  • Ikaslea titular baten onuraduna denean: Eskola Aseguruaren bidez jasoko du.

Egokia da ikasleari eragindako gastu sanitario guztien ordainketa?

Bai, mediku eta farmaziako osasun-laguntzak ondoko baldintzak betetzen baditu:

  • Eskolako istripuak eragindakoa eta urgentea denean.
  • Eskola-aseguruaren baimendutako edo itunpeko zentrorik ez den probintziako itunpeko zentroa ez den batek dispentsatu duenean.

Eskola-aseguruaren mediku-laguntzak tratamendu neuropsikiatrikoak eta psikologikoak barne ditu?

Eskola aseguruak babesten dituen gaixotasunen artean, neuropsikiatria sartzen da. Horren barruan, prozesu neuropsikiatrikoen internamendu erregimeneko edo anbulatorioko tratamendua ematen da, gaixotasunaren larritasunak ikasketen jarraipenari eragiten dionean. Garapen psikologikoaren, portaeraren edo emozioen nahastea tratamendu horretatik kanpo geratuko da, ohiko hasiera haurtzaroan eta nerabezaroan dutenak.

Psikologoek egindako psikoterapia sesioak barne hartuta egongo dira psikiatra batek agintzen baditu.

Zein gastu ditu barne eskola-aseguruak erditze kasuan?

Erditzean, eskola aseguruaren barruan, erditzearen aurreko tokologoarengana egindako bisitak, medikuaren ordainsariak (tokologoa, erizaina, anestesista eta emagina) eta sendatzeko internamenduak (operazio-gela, egoitza eta mantenua) eragindako gastuak, eta farmaziakoak sartzen dira, eskola-aseguruak ezarritako tarifen arabera.

Jaioberriari emandako arretaren gastuak ez dira barruan sartzen.

Complementary Content
${loading}