Langileen afiliazioa

Nola alda ditzaket Gizarte Segurantzako erregistroetako datu pertsonalak?

Norberaren datuak aldatzeko, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administrazio hurbilenera jo. Horretarako, zure NAN eta zure eskaerak ziurtatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzu edo telefonoz eskatu, 901502050 zenbakira deituz, dagokizun Gizarte Segurtasunaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialeko eguneratzeko inprimakia. Ordaindutako zigilua izango du, behin datuekin osatuta eta sinatuta, postontzira bota dezazun. Zuzendaritza Probintzial horrek egingo du aldaketa.

Nola jaso lan-bizitzaren txostena?

Lan-bizitzaren txostena honako moduetan lor daiteke, baita atzerritik ere:

  1. Egoitza Elektronikoan eska dezakezu, bide hauetatik:

    1. Vía SMS bidez, aurretiaz zure telefono mugikor zenbakia jakinarazi badiozu Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari. Kasu horretan eta SMS bidez jasoko duzun kode bat aldez aurretik eskatuz, lan-bizitzaren txostena eskaera egiten duzun unean bertan lortu, inprimatu edo/eta kontsultatu ahal izango duzu zure ordenagailutik.

    2. Ziurtagiri digitalik gabe, kasu honetan:

      • Gizarte Segurantzako Zenbakiaren datuari dagozkion datuak, DNI zenbakia eta helbidea bat etorri behar dira Gizarte Segurantzako datu-basekoekin, txostena gure datu-basean ageri den zure Espainiako helbidera bidali ahal izateko.
      • Eskaera egin ondoren, mezu bat bidaliko zaizu eman diguzun posta elektronikoaren helbidera, horren egoeraren berri emateko.
      • Aipatutako posta jaso eta ondorengo 24 orduak igaro ondoren, "Txostenen eskaeraren egoeraren kontsulta" izeneko zerbitzuaren bidez ezagutu ahal izango duzu zure eskaera zein egoeratan dagoen.

    3. Erabiltzailea + Pasahitza (Cl@ve permanente), baldin eta baliozko erabiltzailea eta indarrean dagoen pasahitza badituzu. Erabiltzailea aktibatu eta pasahitza sortzeko, Aktibazio Kode bat behar duzu, aurrez aurre edozein Cl@ve Erregistro-bulegotan lor dezakezuna. Kode horrekin, lan-bizitzaren txostena lortu, inprimatu eta/edo kontsultatu ahal izango duzu zure ordenagailutik eskaera egiten duzun unean bertan.

    4. Ziurtagiri digitala baduzu, zuzenean eskura dezakezu ordenagailuaren bidez.

  2. 901 50 20 50 telefonora deituta, baldin eta gure datu-basean Espainiako helbide bat baduzu.

Nola zuzen daitezke Lan Bizitzaren Txosteneko akatsak?

Lan-bizitzaren txostenean emandako informazioan arazo edo akatsen bat ikusiz gero, ziurtagiri digitala edo Erabiltzailea/ Pasahitza (Cl@ve iraunkorra) baduzu, txostenean antzemandako edozein akats zuzentzeko eska dezakezu Egoitza Elektronikoaren Lan-bizitzaren txostena zuzentzeko eskaera erabiliz.

Nahiago izanez gero, akatsaren berri eman dezakezu, gertuen duzun Gizarte Segurantzako administrazioarekin harremanetan jarriz; eta alegatutako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko duzu, dagozkion aldaketak egin daitezen, hala badagokio.

Bateragarriak al dira norbere eta inoren konturako lanak?

Aldi berean norbere eta besteren konturako jardueretan, Gizarte Segurantzako bi erregimen desberdinetan, alta emanda izan eta kotizatu behar da bi erregimenetan.

Hasiera batean, langilearen egoera Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartu behar den ala ez zehaztu behar da. Langile Autonomoen Araubide Berezia (LAAB) arautzen duen abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 2. artikuluak era honetan definitzen du norberaren kontura edo langile autonomoa: irabazi asmoa duen jarduera ekonomiko bat normalean, pertsonalki eta zuzenean egiten duen langilea, lan-kontraturik gabe eta beste pertsona batzuen soldatapeko zerbitzua erabili arren. Nolanahi ere, dagokion Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administrazioa izango da, dokumentazio zehatzaren arabera, LAABn sartu behar den ala ez zehaztuko duena. 
  
Kotizazioari dagokionean, Gizarte Segurantzaren egungo araubideak ez du inolako deskonturik arreikusten kotizazioan, lan-jarduera dela eta derrigorrean Erregimen Orokorrean eta Autonomoen Erregimenean izan behar bada.

Kotizazio bikoitzak edo jarduera anitzak, altan deneko Erregimen bakoitzagatik prestazioen sortzapen eskubidea sor dezake, dagozkien gainjarritako kotizazioak egiaztatzen direnean eta beti ere Erregimen bakoitzak prestazio hauek jasotzeko eskubidea izateko eskatu baldintzak betetzen direnean.


 

Nor daude Itsasoko Araubide Bereziaren barruan?

  • Norberaren konturako langileak, soldata edo zatira ordaindutakoak, ondoko edozein jardueratan lan egiten dutenak:

    • Merkataritza Nabigazioa
    • Itsasoko arrantza edozein modalitatetan.
    • Beste itsasoko produktu batzuen erauzketa.
    • Portuetako barne trafikoa eta kirol eta laketontziak.
    • Aurreko enpresetako administrazio, tekniko eta mendeko izaera duten langileak.
    • Portuetako zamaketarien lana
    • Osasun, ostatu eta sukalde zerbitzua emigratzaile espainiarrentzat, berauek garraiatzen dituzten ontzietan.
    • Arrantzaleen Kofradia eta euren Federazioak, eta itsas-kooperatibetako langileak.
    • Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak ezarritako Araubide honetako itsas-arrantzako edozein jarduera.
  • 10 tona baino gehiago dituzten edo bost tripulatzaile baino gehiago dituzten ontzien armadoreak, zerrendan agertzen badira, eta euren lanaren soldata gisa "Baltzu Txikian" partaidetza bat edo tripulatzaile gisako soldata bat jasotzen badute. Baldintza horiek guztiak betetzen badituzte, besteren konturako langile gisa asimilatuko dira, langabeziako ondorioetarako izan ezik.

  • Normalean, pertsonalki eta zuzenean norberaren kontura ondoren aipatzen diren jardueraren bat egiten badute, baldin eta jarduera hori euren ogibide nagusia bada:

    • Erregistro gordineko 10 tona baino gutxiagoko ontzien armadoreak, bost pertsona baino gutxiago daramatenak, armadorea barne, eta horietan armadorea teknikari edo tripulatzailetzat doanean.
    • Itsas produktuen erauzketan lan egiten dutenak.
    • Arrantza enpresa jakin baten kontura lan egiten ez duten saregileak.

  • Langile autonomoaren ezkontidea eta odolkidetasuneko bigarren maila arteko senitartekoak, afinitate edo adoptatuak ere sar daitezke, berarekin lan egin, bizi eta diru aldetik bere menpe badaude, besteren konturako langileak direla adierazten dutenetan izan ezik.

Nola ezagut daiteke Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakia eta nola eskura daiteke Afiliazio Dokumentuaren kopia bat?

Egoitza Elektronikoaren bitartez ezagut dezakezu, Afiliazio dokumentuaren kopia zerbitzua erabiliz.

  • SMS bidez, aurretiaz zure telefono mugikor zenbakia jakinarazi badiozu Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari. Kasu horretan, SMS bidez jasoko duzun kode bat eskatu ondoren, kopia eskuratu, inprimatu eta/edo kontsultatu ahal izango duzu eskaera egiten duzun une berean, zure ordenagailuaren bitartez (kopia horretan agertuko da zure Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakia).
  • Erabiltzailea + Pasahitza (Cl@ve iraunkorra)
  • Ziurtagiri digitalarekin

Azkenik, Gizarte Segurantzako afiliazio zenbakia jakiteko, Gizarte Segurantzako edozein administraziotara jo dezakezu; bertan, zenbakia eta afiliazio dokumentuaren kopia bat emango dizkizute.

Nola sartu hitzarmen kolektibo batean?

Hitzarmen Kolektiboak ez dira Gizarte Segurantzaren konpetentzien artean, hitzarmen motaren aplikazio lurraldearen araberako lan-aginteari dagokio, hots, Lanaren Zuzendaritza Orokorrari estatu mailako hitzarmena bada edota Elkarte Autonomoko erakunde eskudunari Elkarte Autonomo zehatz batean aplikatzen bada.

Nola egin behar dira Gizarte Segurantzaren osasun txartelarekin zerikusia duten tramiteak?

Gizarte Segurantzaren Osasun Txartelarekin lotutako edozer gauzarako, zure autonomia erkidegoan osasun laguntza eskaintzen duen erakundeak esleitu dizun anbulategira edo lehen arretarako zentrora joan beharko duzu. Informazio hau, hala ere, ez da gure orrien alorraren konpetentzia.

Complementary Content
${loading}