Langileen prestazioei buruzko jakinarazpena enpresei

2019ko abenduaren  11az gero, INSSak zerbitzu bat jarri du enpresen eskura beren langileei aintzatesten zaizkien Gizarte Segurantzako prestazioetan egon litezkeen aldaketei buruzko informazio deskargatzeko, bai subsidioei buruz, bai lan-kontratuei, bai Gizarte Segurantzako enpresa-betebeharrei eragiten dieteni buruz.

Aipatu dataz gero, enpresa bakoitzeko RED Baimendunek aukera izango dute INSSEMPRESAS fitxategia (FIE) kontsultatzeko SILTRAren bidez edo, kasuak kasu, EDITRANen bidez.

Zerbitzu hau komunikatzeko bide segurua eta arina da, eta erraza da enpresetan nominak kudeatzeko erabiltzen diren aplikazioetan barne hartzen. Horregatik guztiagatik, enpresak Gizarte Segurantzarekiko dituen betebeharrak errazago betetzeaz gainera, langileak ere errazago kudeatu ahal izango ditu.

Informazio-zerbitzuaren erabilera (2019ko abendutik aurrera)

2019ko abenduaren 11 az gero, enpresetako RED baimendunek zerbitzu honetara sartu ahal izango dira SILTRA aplikazioaren bidez.

Gerora, RED DIREKTORIOAren bidez sartu ahal izango da zerbitzu honetara.


  


Complementary Content
${loading}