Datuak aldatzea eta enpresaren iraungipena

Enpresariak, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari, ondoko aldaketen berri eman beharko dio:

  • Pertsona fisikoaren izena edo pertsona juridikoaren izendapena aldatzea.
  • Egoitza aldatzea.
  • Gaixotasun profesionalak eta lan istripuak, eta beharrezkoa bada, aldi baterako ezgaitasunagatik jasotako laguntza estaltzen duen erakundea aldatzea.
  • Jarduera ekonomikoa aldatzea.
  • Kotizazioaren Kontua ireki aurretik edo enpresaren izen ematearen aurretik aitortutako datuei eragiten dieten bestelako aldaketak.

Modu berean, enpresariek enpresaren iraungipena edota haren jarduera aldi baterako edo betirako eten dela komunikatu beharko dute.

Enpresaria, edo bere kasuan, haren kotizazioaren kontua aldi baterako bajan egongo da, langile guziten bajaren berri emanten denean, enpresaren iraungipena edo jarduera eten dela Administrazioari edo Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari komunikatu gabe.

Haren jarraipena egiaztatu gabe hamabi hil igaro ondoren, ofiziozko espedientea hasiko da, enpresariaren egiaztatutako alegazioen arabera edo bertan ziurtatutako gertakarien arabera, enpresaren iraungipenari edo eteteari, edo jarraipenari dagokion erabakia hartzeko.

Datuen aldaketak eta enpresaren etetea eta iraungipena TA.7 "Kotizazioaren Kontua" ereduan komunikatu beharko dira, sortzen diren egunaren ondorengo hiru egun naturaletako epean.

Lan istripuen eta gaixotasun profesionalen gertakizunak, edo bere kasuan, aldi baterako ezgaitasunagatik jasotzen den laguntza ekonomikoa estaltzen dituen erakundearen aldaketa, haren eragingarritasuna baino hamar egun natural lehenago aurkeztu beharko da.

Eskaera izapidetzeko, zure jarduera helbidetik hurbilen dagoen Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administraziora zuzen zaitezke. Ziurtagiri digitala baduzu, Egoitza Elektronikoaren bitartez aurkez ditzakezu eskaera horietako batzuk, Enpresak atalean eskaintzen diren zerbitzuen bidez.

Complementary Content
${loading}