Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Orokorra

|C/ Jorge Juan, 59 - 28001 - MADRID.

Telefonoa: 91 363 29 00.

Faxa: 91 363 29 65.

Zer da Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Orokorra?

Gizarte Segurantzaren Antolaketako Zuzendaritza Orokorra (DGOSS) Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzaren mendeko zuzendaritza-organoa da. Besteak beste, eginkizun hauek ditu: Gizarte Segurantzaren ordenazio juridiko eta ekonomiko-finantzarioak; ekonomia-, finantza- eta demografia-azterketak planifikatzea eta egitea; Gizarte Segurantzaren aurrekontuen aurreproiektua egitea; Erakunde Kudetzaileen eta Zerbitzu Erkideen ekonomia- eta aurrekontu-jarraipena; laneko istripu eta gaixotasunen Mutuen kudeaketa eta ekonomia- eta finantza-egoera ezagutzea eta ebaluatzea.

Zer eginkizun ditu?

  • Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioari dagozkion Gizarte Segurantzaren funtzio ekonomiko-finantzarioen garapena, hauen plangintza burutuz eta beharrezkoak diren ikerketa ekonomiko-finantzarioak eta demografikoak eginez.
  • Gizarte Segurantzaren finantzazioan eta gastuan eragina duten xedapenen nahitaezko txosten ekonomikoak egitea.
  • Gizarte Segurantzaren estatistika-sistemaren diseinua, garapena eta mantenua, estatistika-kontabiliatatearen esparruan, Gizarte Segurantzaren Kontuhartzailetza Orokorrari kalterik egin gabe.
  • Gizarte Segurantzaren aurrekontuen aurre-proiektua egitea, Gobernuak ezarritako gizarte-babeseko politikarekin bat. Halaber, koordinazioa Gizarte Segurantzaren beste sailekin aurrekontuei dagokienean.
  • Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaile, Zerbitzu Orokor eta erakunde laguntzaileen jarraipen ekonomikoa eta aurrekontuei dagokiena egitea.
  • Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaile, Zerbitzu Orokor eta lan-istripu eta laneko gaixotasunen mutuei dagokien aurrekontu aldaketak izapidetzea.
  • Gizarte Segurantzaren laneko istripu eta gaixotasunen mutuen kontabilitatearen egoerak ezagutzea, une oro ekonomia- eta finantza-egoera ezagutzeko.
  • Gizarte Segurantzaren Laneko Istripu eta Gaixotasunen Mutuen eta Zentro eta Erakunde Mankomunatuen ekonomia- eta finantza-egoera eta kudeaketaren ebaluazioa ezagutzea, ekimen eta proposamen egokiak eginez edo, gabezia edo desoreka egoeretan, legez, dagozkion neurriak hartuz.
  • Gizarte Segurantzaren lan-istripu eta laneko gaixotasunen mutuen eta enpresa laguntzaileen kudeaketaren koordinazioa eta zaintza.
  • Laneko arriskuen prebentzioa ordenatzea, Gizarte Segurantzaren kuoten kontura.
  • Gizarte Segurantzaren Lan Istripu eta Gaixotasunen Mutuen ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-memoria egitea, eta Gizarte Segurantzaren kudeaketaren Erakunde Laguntzaileei dagozkien txostenak ere egitea.
  • Gizarte Segurantzaren sistemaren antolaketa juridikoko funtzioak egitea, sistema horretan eragina duten arauak eta xedapenak eginez eta interpretatuz.
  • Gizarte Segurantzaren esparruan gertatu arau-hausteek eragindako zehapen-proposamenak egitea, izapidetzea, eta hala badagokio ebaztea.
    Jarduerak koordinatzea eta proposamenak egitea, Gizarte Segurantzan Ordezko Erakundeek estalitako kontingentziak eta prestazioak sartzeko, zenbait kolektibori dagokienez.
  • Ordezko Erakundeek egindako kontingentzia eta prestazioen proposamen arau-emaileak egitea eta haien jarraipena egitea.
  • Nazioarteko ekimenetan parte-hartzea, gizarte-babeseko lan-taldeetan zein nazioarteko erakundeek eskatutako edo Espainia erakunde horietako kide delako eskatutako txostenak egitea, horri dagokionean Idazkaritza Tekniko Orokorraren eskumenei kalterik egin gabe.
  • Gaixotasun profesionalei eta haren ustiapen estatistikoari buruzko dokumentazioa jasotzea eta aztertzea. CEPROSS sistemaren administrazioa (Gizarte Segurantzaren gaixotasun profesionalak jakinaraztea), kontingentzia profesionalen datu-baseena eta PANOTRATSS sistemarena (Gizarte Segurantzaren sistemaren lan istripuen patologia ez traumatikoak).
  • FIPROS (Gizarte-babesaren ikerketaren sustapena) programa kudeatzea eta jarraitzea).
    Lan Bizitzen Lagin Iraunkorra egitea, argitaratzea eta banatzea.
  • Kontingentzia profesionalengatiko kotizazioak murrizteko sistema kudeatzea, laneko istripuak txikiagotzen eta prebenitzen bereziki lagundu duten enpresei.
  • Gizarte Segurantzaren lan-istripu eta laneko gaixotasunen mutuen eta enpresa laguntzaileen kudeaketa ekonomikoaren ebaluazioa.
Complementary Content
${loading}