
Hemen zaude: Hasiera > Izapideak eta Kudeaketak > Amatasunagatiko prestazioa
| Helburua: |
Langileen kontratua eteten denean edo haien jarduera amatasunarengatik, haurra adoptatu edo hartzeagatik atsedenaldiak edukitzeko hura eteten denean, langileek galtzen dituzten errentak edo diru-sarrerak estaltzen saiatzen den prestazio ekonomikoa da. |
|---|---|
| Prestazioa: |
Prestazio ekonomikoa dagokion oinarri-arautzailea ren %100eko subsidioan datza, legeak ezarritako atsedenadiak gozatzen dituzten langileei aitortzen zaiena, amatasun biologikoa, adopzioa edo familia-harrera kasuetan. Erditze multiplearen eta adin txikiko bat baino gehiago aldi berean adoptatu edo etxean hartzen diren kasuetan, haur bakoitzeko diru-laguntza berezia emango da bigarrenetik aurrera, lehenengo haurragatik jasotzen denaren parekoa, erditze ondorengo 6 asteetan, edota, adopzio eta etxean hartutako kasuetan, administrazio edo epaileak erabakitako, edo adopzioa onartzen duen ebazpen judiziala emandako egunetik aurrera. Amatasuneko prestazioa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten langileek, kotizazioaren gutxieneko epea izan ezik, laguntza mailako subsidioa jasotzeko eskubidea izango dute, legeak dioen erditze osteko egun naturaletan. |
| Noiz hasten da prestazioa? |
Prestazioa lortzeko eskubidea erditze egunean hasten da edo bestela, atsedenaldiaren hasieran, lehenago gertatu baldin bada. Adopzio edo harrera kasuetan ordea, adopzioaren ebazpen judizialaren edo erabaki judizial edo administrazio-erabakiaren ondoren hasten da. |
| Iraupena: |
Atseden epearen iraupena etengabeko 16 astekoa da, erditze, adopzio edo familia-harrera anitzaren kasuetan eta jaio berriaren gaigabeziaren edo ospitaleratzearen kasuan epe ezberdinetan luza daitekeena. Atsedenaldia lanaldi osoan edo partzialean goza daiteke. Adopzio kasuetan, aitak eta amak lan egiten badute, atsedenaldia batera edo batak bestearen atzetik izan dezakete. Ama langileak kotizatzeko epe minimoa ezik beste baldintza guztiak betetzen dituenean, 42 egun natural, erditzen duen egunetik hasita, iraungo ditu ordaindu gabeko subsidioa, honakoetan 14 egunez luzatuko dena:
Iraupena luza daiteke behin, baina baldintza bi edo gehiago betetzen direnean ezingo dira batu. |
| Onuradunak: |
Edozein sexutakoa izanda ere, eta amatasun, adopzio eta adoptatu aurreko familia-harrera edo familia-harrera etengabeko atsedenaldiak dituzten besteren edo euren konturako langileak, prestakuntzarako eta lanaldi partzialeko kontratuak barne. |
|
Baldintzak: |
Hala ere, gutxieneko epe hau graduala da, amatasunagatiko prestazioa eragiten duten langileen adinaren arabera.
|
|
Erantzulea: |
INSS edo ISM |
|
Ukapena / Iraungipena: |
Amatasunagatiko prestazioaren ukapena, deuseztapena, etendura eta iraungipena. |
|
Inprimakiak: |
Ez da beharrezkoa eredu ofizial bat aurkeztea baina komeni da horrelako bat erabiltzea: Amatasun, adopzio edo harrera eskaera |
|
Dokumentazioa: |
Kasu guztietarako orokorra: Langilearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa eta kotizazioari dagokiona. |
| Epeak: |
Hasitako prozedura burutu eta jakinarazteko gehieneko epea 30 egunekoa izango da, eskaera dagokion INSS ren Zuzendaritza Probintzialaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita. |
| Beste datu interesgarri batzuk. | Ohiko galderak |