Joan Edukira
Nabigazio Menura joan
MINISTERIO
DE TRABAJO
E INMIGRACIóN
Gizarte Segurantza
Espainiako armarria Lan eta Inmigrazioko Ministerioaren logoarekin batera eta esteka bere web orrialdearekin. Esteka leiho berri batekin. Lan eta Immigrazio Ministerioaren Europako Presidentziaren Webgunera sarbidea. Esteka beste web batekin, ez dugu ezinduentzako erabilerraztasuna bermatzen. Esteka beste leiho batean.
Informazio linguistikoa

Hizkuntza aukeratzea

Nabigazio barra

Arloa:

Izapideak eta Kudeaketak

Hemen zaude: Hasiera  >  Izapideak eta Kudeaketak  > Osasun Laguntza



Osasun Laguntza



IGO




Helburua:

Gizarte Segurantzaren osasun laguntzaren helburua mediku eta farmazia zerbitzuetako beharrezko laguntza ematea da, bere onuradunen osasuna eta lanerako gaitasuna mantendu edo indartzeko.

Titularrak / Onuradunak
  • Langileak, afiliatuak eta alta egoeran daudenak, edo altaren antzeko egoeran daudenak.
  • Pentsiodunak eta Gizarte Segurantzako aldian aldiko prestazioak jasotzen dituztenak.
  • Aurrekoen kargurako familiarteko edo antzekoak :

Informazio gehiago titularrei eta onuradunei buruz

Onuradunen betekizunak.

Langileen eta pentsiodunen ardurapean dauden familakoak edo antzekoak titularraren etxe bereab bizi beharko dute (bereizitako eta dibortziatutakoak ezik), eta haren ardurapean egon, ondare-errentarik ez dute jasoko  ezta  IPREM -aren bikoitzaren gainetiko errenta, eta ezingo du bestelako titulu batengatik prestazioa hartzeko eskubiderik izango.

Edukia:

Gaixotasun arrunta edo profesionala, laneko istripua edo bestelakoa, amatasuna edo haurdunaldian zeharreko arriskua dagoenean, ondorengo modalitateetan eskainiko da osasun arreta:

Arreta primarioa, arreta espezializatua, prestazio farmazeutikoak, prestazio osagarriak, informazio eta dokumentazio zerbitzua.

Iraupena:

Pentsiodunak, altan dauden langileak eta batzuen zein besteen familiartekoak, prozesu patologikoak iraun bitartean.

Gizarte Segurantzan baja emandako langileen eta horien senideen kasuan, iraupena kotizatutako denboraren araberakoa izango da. 

Informazio gehiago iraupenari buruz  

Epeak:

Osasun arreta jasotzeko eskubidea, eskubidearen titularrarentzat   zein haren ardurapean dauden pertsonentzat,  Gizarte Segurantzaren Sisteman afiliatu den egunean hasi eta dagokion Erregimenean alta aurkeztu eta hurrengo egunean sartzen da indarrean.

Ukapena / Iraungipena:

Eskubidearen titular edo onuradun izateko eskatutako baldintzak galtzean.

Heriotzagatik.

Inprimakiak:

P.1 eredua, osasun laguntzarako eskubidea onartzeko jabearen kargura dauden  senideena edo antzekoena. Gizarte Segurantzako bulegoetan eskuragarri dago. 

Dokumentazioa:

Eskubidearen jabe denarekin dagoen ahaidetasuna egiaztatzen duten famili liburua edo Erregistro Zibileko ziurtagiriak; egoki izanez gero, banantze edo dibortzio epaia, eta beharrezko diren kasu guztietan, elkarbizitza eta mendekotasun ekonomikoaren ziurtagiria.

Non egin izapideak:

Gizarte Segurantzaren edozein bulegotan.

Erakunde eskuduna:

Prestazioa jasotzeko   eskubidea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak (GSIN)egingo du.
Bere ardurapean dauden pentsiodunek eta onuradunek prestazioa jasotzeko eskubidea ziurtatzen duen dokumentua jasoko dute, pentsioa onartzen duen ebazpenarekin batera. Nazio osoan balioko du dokumentuak.
Osasun zerbitzuetako prestazioa Komunitate Autonomo bakoitzaren erakunde eskudunek eta Ceutan eta Melillan, Osasun Gestioko Erakunde Nazioanalak egiten dute.

Beste datu interesgarri batzuk:

Europako Osasun txartela.

Gizarte Segurantzako erregimen bereziak  (Nekazaritzakoa, Autonomoak, Etxeko Langileak eta Ikatz Meatzaritzakoak).

Horrez gain,  osasun laguntza jasotzeko eskubidea dute ondorengo taldeetako baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonek, Espainiako lurraldean daudenak:

  • Espainiarrak
  • Legezko egoitza baimena duten atzerritarrak.
  • Modu ohikoan bizi diren udalerriko erroldan izena emanda dauden atzerritarrak.
  • 18 urtetik beherako atzerritarrak.
  • Aurreko ataletan bilduta ez dauden beste atzeritar batzuei larrialdi kasuetan, gaixotasun larririk harrapatzean edo istripu kasuetan soilik emango zaie arreta, eta baita haurdunaldi kasuan ere, hori egiaztatzean, irauten duen bitartean eta erditze garaiaren ondoren, sei aste arte.

Eskaerak Osasun Zentroetan aurkeztu ahalko dira,  eta komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuek edo Osasun Kudeaketako Institutu Nazionalak izapidetuko ditu.

Ohiko galderak


IGO



Menú de navegación:

  1. Langileak
  2. Pentsiodunak
  3. Enpresaburuak
  4. DIE sistema
  5. Estatistikak eta Txostenak
  6. Gizarte Segurantza
  7. Helbideak eta telefonoak
  8. Nazioartea
  9. Araudia
  10. Formularioak / Ereduak
  11. Kontratazioa
  12. Ondasunekin egindako eragiketak
  13. Informazio gehiago
  14. Izapideak eta Kudeaketak