MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Itsasoko langileak » Jarduera amaitzeagatiko babesa

Jarduera amaitzeagatiko babesa


Aukera daukazu Izapideak eta Kudeaketak atalari estekatzeko bertsio sinplifikatua ikusteko

Zer da langile autonomoei ematen zaien jarduera uztearen ondoriozko prestazioa?

Abuztuaren 5eko 32/2010 Legearen arabera, langile autonomoek jarduera uztearen aurrean babesteko sistema  jakin bat dute.

Babes horri esker, hilero prestazio ekonomiko bat ematen da jarduera uzteagatik eta egoera arruntengatik Gizarte Segurantzan kotizatzen da.

Jarduera uztearen ondoriozko prestazio ekonomikoaren osagarri modura, prestakuntza eta laneratzeko ekintzak barneratzen dira, lan-merkatuan berriro sartzea dutenak xede. Ekintza horiek  Autonomia Erkidegoetako Enpleguko Zerbitzu Publikoek edo Itsasoko Gizarte Institutuak kudeatzen dituzte.

Zein baldintza bete behar dira jarduera uztearen ondoriozko prestazioa jasotzeko?


Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian (RETA) barneratutako langile autonomo izatea, Nekazaritza arloko Norberaren Konturako Langileen Sistema Bereziko (SETA) langileak barne, baldin eta jarduera uztearen ondoriozko kotizazioa 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi badute. Halaber, ekonomikoki mendekoak diren langileek (TRADE) ere jaso dezakete, edo Itsasoko Langileen Erregimen  Berezian dauden Norberaren Konturako Langile edo armadore asimilatuek. Gainera, betekizun hauek bete behar dira:

  • Gizarte Segurantzan afiliatuta eta altan egotea, arrisku profesionalak estalita izatea eta Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa egunean izatea.
  • Jarduera uztearen ondoriozko kotizazio-epe jakin bat izatea, gutxienez, segidako hamabi hilabetekoa eta jarduera utzi aurretikoa, jarduera uztea eragin duen gertaera jazo zen hilabetea ere konputagarri izanik.
  • Langileak garatutako jarduera uztearen arrazoia hauetako bat izatea eta behar bezala justifikatzea: arrazoi ekonomikoak, teknikoak, produktiboak edo antolakuntzazkoak, ezinbesteko kasua, administrazio-lizentzia galtzea, genero-indarkeria, dibortzioa edo ezkontza-banaketa adostea.
  • Prestazioa mantentzeko jarduera konpromisoa sinatzea dagokion Enpleguko Zerbitzu Publikoak, jarduera ekintzailearekin lotuta, eskatu ahal dizkion prestakuntza, orientazio profesional eta sustapenerako ekintzak burutze aldera, nahiz abuztuaren 5eko 32/2010eko Legeko 17.1 g) eta h) artikuluetako betebeharrak betetze aldera.
  • Erretirorako adin arrunta ez izatea, horretarako eskatzen den kotizazio epea egiaztatu gabe izan ezean.
  • Abuztuaren 5eko 32/2010 Legean aurreikusitako bateraezintasunik ez izatea.

Non aurkeztu behar da eskaera eta zein epetan?


Jarduera uztearen ondoriozko prestazioaren eskaera dagokion langilearen arrisku profesionalak estaltzen dituen Mutualitatean edo, arrisku horiek INSSk estaltzen baditu, Estatuko Enpleguko Institutu Nazionalean; edo Itsasoko Gizarte Institutuan hori bada arrisku profesionalak estaltzen dituen erakundea.


Eskaera, beranduenera, jarduera utzi eta hurrengo hileko azken egunean aurkeztu ahal izango da.


Eskaerarekin batera dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.


Prestazioaren iraupena


Oro har, prestazioa jasotzeko epea kalkulatzeko, langilearen adina eta jarduera uztearen legezko egoeran izan aurretiko 48 hilabeteetan kotizatutako epeak hartuko dira kontuan, taula honetan agertzen den moduan:

KOTIZAZIO-EPEA ETA PRESTAZIOAREN IRAUPENA
Kotizatutako hilabeteak Iraupena 60 urtetik beherakoentzat Iraupena 60 urtetik gorakoentzat
12-17 hilabete 2 hilabete 2 hilabete
18-23 hilabete 3 hilabete 4 hilabete
24-29 hilabete 4 hilabete 6 hilabete
30-35 hilabete 5 hilabete 8 hilabete
36-42 hilabete 6 hilabete 10 hilabete
43-47 hilabete 8 hilabete 12 hilabete
48 hilabeterekin 12 hilabete 12 hilabete

Prestazioaren zenbatekoa

Prestazioaren zenbatekoa oinarri arautzailearen % 70 izango da, jarduera uztearen legezko egoera izan aurretiko 12 hilabeteetan zehar langileak kotizatutako oinarrien batezbestekoaren arabera kalkulatuta.

Gehienezko zenbatekoa % 175ekoa izango da Eragin Anitzeko Errenten Adierazgarri Publikoa (IPREM) aintzat hartuz, langileak bere ardurapean, gutxienez, seme-alaba bat izan ezean. Azken kasu horretan, zenbatekoa aipatu adierazgarriaren % 200ekoa izango da seme-alaba bakarra izanez gero, eta % 225ekoa gehiago izanez gero.

Gutxieneko zenbatekoa % 107 eta % 80 artekoa izango da, langile autonomoak bere ardurapean seme-alabak dituen ala ez kontuan izanik.

Gutxieneko oinarriaren azpitik kotizatzen duten autonomoen kasuan gutxieneko zenbatekoa ez da aplikatuko.

Prestazioaren kudeaketa

Prestazioa dagokion langilearen arrisku profesionalak estaltzen dituen Mutualitatean edo, arrisku horiek estaltzen dituzten erakundeak INSS edo Itsasoko Gizarte Institutua izanez gero, Estatuko Enpleguko Institutu Nazionalean.

Jarduera uztea eragiten duen gertaera jazo eta hurrengo hileko lehen egunean hasiko da langilea prestazioa jasotzen; betiere, epe barruan eskatzen badu.

Langile autonomoaren betebeharrak:

  • Jarduera uztearen ondoriozko babesari dagozkion ekarpenen arabera kotizatzea.
  • Dagokion Erakunde Kudeatzaileari jarduera uztearen ondoriozko babesa eskatzea.
  • Prestazioa onartu ahal izateko beharrezkoak diren agiriak aurkeztea.
  • Prestazioa jasotzen den bitartean norberaren edo besteren kontura lanik ez egitea.
  • Etete edo iraungitzea gertatzen bada edo baldintzak betetzen jarraitzen ez bada prestazioan baja ematea.
  • Jarduera konpromisoan adierazitako betekizunak betetzea.
  • Hutsegite baten ondorioz jasotako prestazioak itzultzea.
  • Organo kudeatzailearen aurrean aurkeztea eta dagokion Autonomia Erkidegoko Enpleguko Zerbitzu Publikoak agindutakoa betetzeko prest izatea.
  • Motibazio, informazio, orientazio eta prestakuntza profesionalarekin lotutako ekintza espezifikoetan parte hartzea.

Prestazioa eten eta iraungitzea

Hauek dira prestazioa etetearen arrazoiak: ez-betetze arin edo larria egitearen ondorioz zigorra jasotzea, askatasun gabetzea eragiten duen kondena betetzea, norberaren edo besteren kontura 12 hilabete baino gutxiagoan lan egitea, eta egoitza Atzerrira aldatzea 12 hilabetez azpiko epealdi jarraituan lana egin edo bilatzeko xedez.

Hauek dira prestazioa iraungitzearen arrazoiak: prestazioaren iraupena agortzea, norberaren edo besteren kontura 12 hilabetez edo gehiagoan lan egitea, zigor bat jasotzea edo abuztuaren 5eko 32/2010 Legean jasotako beste edozein.

DokumentuaFitxategia jaisteaFormatuaNeurriaData
Informazio-liburuxka. Jarduera amaitzeagatiko babesa Dokumentua ireki:Folleto informativo. Protección por cese de actividad  Gaztelania. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. | Dokumentua ireki:Folleto informativo  Katakana. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. | Dokumentua ireki:Folleto informativo   Galegoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. | Dokumentua ireki:Folleto informativo   Euskara. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. | Dokumentua ireki:Folleto informativo   Valentziera. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. PDF 1963 Kb 15/12/2016

                              

DokumentuaFitxategia jaisteaFormatuaNeurriaData
eskaera eredua Dokumentua ireki:modelo solicitud  Gaztelania. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. PDF 653 Kb 11/10/2016
Informazio-karpeta Dokumentua ireki:Carpeta informativa  Gaztelania. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. PDF 1305 Kb 01/09/2016
Kuotak ordaintzeko gonbidapen eredua Dokumentua ireki:Modelo de invitación al pago cuotas  Gaztelania. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. PDF 137 Kb 01/09/2016
Zinpeko deklarazioa Dokumentua ireki:Declaración jurada  Gaztelania. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. PDF 614 Kb 01/09/2016

                              




Dokumentuei buruzko informazioa PDF:

PDF artxiboak ondo ikusi ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader Adobeprograma instalatuta izatea


Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra